manuel lekuona saria 2019-09-16

Xabier Amuriza, Manuel Lekuona Saria jasotzeko hautagaien artean

Xabier Amuriza, Manuel Lekuona Saria jasotzeko hautagaien artean
Eusko Ikaskuntzak ematen duen saria jasotzeko lau hautagai daude: Xabier Amuriza, Txaro Arteaga, Félix Ibarrondo eta Jon Kortazar. Internet bidez bozkatzeko aukera dago irailaren 18ra arte.

Manuel Lekuona Saria 1983tik banatzen du Eusko Ikaskuntzak euskal kulturgile esanguratsuen artean. Aurtengo hautagaien artean Xabier Amuriza proposatu dute, bere bertsoak kantatzeko eta egiteko erak "bertsolaritzaren aro berriari" hasiera eman ziola argudiatuta. Horrez gain, bertsolaritzaren mugimenduaren alde egindako lana ere aitortu nahi diote: batetik, bertso eskolak bultzatzen egindako ahalegina, eta bestetik, bertsolarien lana elikatzeko sortutako ekoizpen guztiak.

Amurizarekin batera proposatu dituzte Txaro Arteaga kazetaria, Félix Ibarrondo konpositorea eta Jon Kortazar literatura kritikaria eta Literaturan katedraduna.

Bozkatzeko aukera

Irabazlea bi modutara emandako botoaren bitartez erabakitzen da: batetik, Euskal Komunitate Globalaren bozka birtuala; eta bestetik, epaimahai instituzional baten bidez (Eusko Ikaskuntzako Lehendakari eta erreferentziazko zazpi entitateen ordezkarik osatuta).

Irailaren 18ra arte egongo da zabalik bozka emateko aukera. Irabazlearen izena udazken honetan jakinaraziko dute.

Manuel Lekuona Saria jaso duten pertsonen zerrenda luzea da, besteak beste, Jorge Oteizak, Eugene Goyhenechek, Micaela Portillak, Menchu Galek, Joan Mari Torrealdaik, Mari-Jose Azurmendik edota Manuel Lekuona berak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu