hitzetik hortzera 2019-09-26

Urriaren 6an hasiko da Hitzetik Hortzera

Eider Perez aurkezleak herriz herri bidaiatuko du bertso saioei jarraika, maleta gorri bat eskuan duela. Bertsolaritzari loturiko gai interesgarriak, zaleen bertsoaldi kuttunak, asteroko bertsoaldirik onenak eta askoz gehiago, igandero ETB1en.

Hitzetik Hortzera telebista programaren 2019/2020 denboraldia hastear da, bere ibilbideko 30.a izango dena. Urriaren 6tik aurrera, Eider Perez aurkezlea maleta bete berrikuntzaz iritsiko da igandero ikusleen etxeetara. Euskal Telebistak eta Bertsozale Elkarteak lankidetzan ekoiztutako saioa da, eta aurten bigarren urtez Txakur Gorria sormen kolektiboa arduratuko da gidoigintzaz.

Apustu berriak

Bertsoak, elkarrizketak eta hainbat atal berri izango ditu Hitzetik Hortzeraren denboraldi berriak. Esaterako, bertsoa eta beste sorkuntza adierazpideak uztartuko dituen atal bat egongo da, non bertso jarriak kantatu, musikatu, dantzatu eta ilustratuko diren hainbat artistaren kolaborazioari esker.

Bertsozale ezagunen bertsoaldi gustukoenak ezagutzeko aukera ere eskainiko digu Hitzetik Hortzera berriak. Horrez gain, asteroko informazio laburrei eta umoreari tartea egingo zaie igandero, eta ikusleek grabatutako bertsoaldientzako ere espazio bat gordeko da.

Urtarriletik aurrera, historiak aurpegirik eta hitzik gorde ez dien hainbat emakume bertsolari hobeto ezagutzeko aukera izango dugu atal bakoitzean.

Maleta bat izango da programaren irudi euskarria. Bertan bilduko dira denboraldiko oroitzapenak, argazkiak, objektuak, esaldiak... 

Lehenengo programa, Maite Berriozabalekin

Gai jartzaileen egungo erronkak hobeto ezagutzeko, Maite Berriozabalekin elkartuko da Eider Perez, eta elkarrekin prestatuko dute Eibarko bertso saio musikatua. Aitziber Garmendiaren bertsoaldi kuttuna izango da ezagutuko dugun lehenengoa, eta Galdakaoko, Arrateko eta Zizurkilgo bertsoaldirik onenez ere gozatu ahal izango dugu.

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu