xilaba 2019-09-25

2019ko Taldekako Xilaba abian da

2019ko Taldekako Xilaba abian da
Itsasuko "Hasta la 2toria" eta "Eskukula" taldeek irabazi zituzten kanporaketako haien lehen saioak.

Iragan irailaren 20ean, ostiralez, abiatu zen aurtengo Taldekako Xilaba. Itsasuko "Hasta la 2toria" eta Azkaineko "Ekainaz" taldeek izan zuten xapelgoaren lehen saioan parte hartzeko aukera. Itsasuko Goxoki gaztetxera 50 bat ikusle hurbildu zen eta oso saio goxoa ikusteko parada izan zuten. Bi taldeek agurrak baliatu zituzten elkarri lehen pikoak botatzeko. Gai serioek lekua izan zuten baina ez zen umorerik falta izan. Bereziki aipatzekoa izan zen Xumai Muruak eta Lur Renteriak 8ko txikian egindako lana, gaiak zioenaren arabera sare sozialetan elkarrekin zeudela hedatzen ari zen eta haien elkarrizketa biziki sinesgarri gertatu zen. Azkenean garaile "Hasta la 2toria" taldea izendatu zuen epaimahaiak.

Irailaren 21ean Bob's Berren jokatu zen saioa ere biziki ederra izan zen. Agurrak, tokiko aktualitatearen eta pareko taldearen aipamenak nahasiz, oso umoretsua izan zen saioaren iragarle agertu ziren. Publikoak ez zuen irria bisaietik ezabatzeko paradarik izan, bertsolariek gehienetan horretarako gogoa agertu baitzuten. Azkenean irabazle bat behar eta "Eskukula" taldeak irabazi zuen kanporaketako haien lehen saioa.

Agurrak

Hurrengoak, Izpegin eta Saran

Datorren asteburuan, ligaxken beste bi saio ospatuko dira; biak irailaren 28an. Bat Izpegiko Irigoienea Bentan jokatuko da 12:30ean, eta bertso bazkaria izanen da. "Barça" taldea eta "Urruñago" taldea izanen dira aurrez aurre. Bigarrena, Sarako Pleka Trinketan ospatuko da 19:00etan, bertso afari formatuan: "4Koplasara" taldea eta "Ezkorbrutak" taldea izanen dira lehian.

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa