Mintzola Ahozko Lantegia 2019-10-18

Mintzola ahozko lantegiak gradu amaierako lanentzako saria deitu du

Mintzola ahozko lantegiak gradu amaierako lanentzako saria deitu du
Lanek Euskarazko ahozko kultu sorkuntzari buruzkoak izan behar dira eta azaroaren 8ra arte dago lanek aurkezteko epea. Deialdi hau egiten den lehen aldia da. Saria abenduaren 4an emango dute.

Ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak sarituko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak.  UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. Lehiaketan sartzeko 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak izan beharko dira.

Deialdiaren lehen edizioa

Mintzola Ahozko Lantegiak deialdi hau martxan jartzen duen lehen aldia da, nahiz eta lehendik ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu dituzten. Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza edota kontalaritza ikergai gisa duten lanak aurkeztu ahalko dira; azaroaren 8ra arte izango da aurkezteko aukera. Saria, aldiz, abenduaren 4an banatuko da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Mintzolaren egoitzan.

Sariari buruzko informazio gehiago, hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu