Igandero ETB 1en 2019-10-25
1985etik dago martxan Bertsozale Elkartearen hezkuntza proiektua, eta gaur egun euskararen lurralde osoko 213 herritara iristen da, eta 463 ikastetxetara –eskola publiko, ikastola zein ikastetxe kontzertatuetara-. Guztira 50 irakaslek dihardute lan honetan, eta 28.454 ikaslerengana iristen dira orotara.
Irakasle horietako bat da Idoia Anzorandia, eta bere bertsolaritza klase batera gonbidatu du Eider Perez aurkezlea. Borobilean eserita, txandaka inprobisatzen aritu dira haurrak, eta primeran pasatu dute hitzekin jolasean.
Ikasmaterial zabala eta landua
Ikasmateriala sortzen ari da, etengabe, Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldea. “Mundu bat bertso” liburu sortez gain, orain www.bertsoikasgela.eus ataria ere baliatzen da gelan bertsolaritza lantzeko.
2011. urtean Bertsozale Elkartearen ikasmaterialak EAEko Hezkuntza Sailaren Ixaka Lopez Mendizabal saria jaso zuen.
Bertso sorten beste emankizun bat
Hainbat artistaren ekarpenez berrinterpretatutako beste bertso sorta bat eskainiko dizuegu oraingoan. Beñat Gaztelumendik beldurrari idatzitako sorta, hain zuzen. Lierni Kamio eta Beñat Monfort dantzariek gorpuztu dituzte hitzak, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariekin eta Maddalen Arzallusekin batera.
Zaldibiako Zapi Janztea, Antzuola eta beste hainbat saio
Euskal Herriko hainbat txokotan izan diren bertsoaldirik aipagarrienak ekarriko ditugu pantailara, baita agendako zenbait iragarpen eta informazio baliagarri ere. Umorezko esketxak ere izango du bere lekua.
Hitzetik Hortzera, igandero 15:00etan, ETB1en.
(Erredakzioa)
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24