None 2019-10-31

Gipuzkoako azken final-laurdena Azkoitian, larunbatean

Gipuzkoako azken final-laurdena Azkoitian, larunbatean
Beñat Gaztelumendi, Mikel Artola, Ane Labaka, Ander Lizarralde, Maialen Akizu eta Ane Zuazubiskar arituko dira Azkoitian kantuan larunbatean.

Larunbatean erabakiko da Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda osoa. Azkoitiko Baztartxo Antzokian jokatuko da azken final-laurdena eta honako sei bertsolari hauek arituko dira kantuan, 17:00etan hasita:

• Beñat Gaztelumendi Arandia
• Mikel Artola Izagirre
• Ane Labaka Mayoz
• Ander Lizarralde Jimeno
• Maialen Akizu Bidegain
• Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsolariek egin beharreko lanak

15 bertso puntuagarri kantatuko dituzte ariketa hauetan:

• Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
• Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
• Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Aurkezle lanetan Ion Zaldua Brit ariko da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxemari Altuna Berridi arituko dira.


Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.

 

Martikorena, Laburu, Maia eta Iguaran irabazle

Orain artekoan lau final-laurden jokatu dira Andoain, Irun, Eibar eta Azpeitian. Lautik hirutan aurreko finalean izandakoak gailendu dira, eta batean Eñaut Martikorena gazte hernaniarra, Andoainen saioa irabazita.

Dagoeneko, sailkapenean dauden lehenbiziko hamabiak matematikoki sailkatuta daude, Iñaki Apalategi artekoak. Asier Azpiroz, Beñat Lizaso, Haritz Mujika eta Unai Muñoa dira, hurrenkera horretan, Azkoitiako puntuen baitan finalerdian izan daitezkeenak.
  

 

Behin behineko sailkapena, azken final-laurdenaren faltan

Agin Laburu Rezola                   495.00
Oihana Iguaran Barandiaran      485.50
Iñigo Mantzizidor Larrañaga      484.00
Nerea Elustondo Plazaola          476.50
Eñaut Martikorena Lizaso          476.00
Jon Maia Soria                         475.00
Alaia Martin Etxebeste              475.00
Jokin Uranga Isuskiza               467.50
Iban Urdangarin Lardizabal        467.00
Amaia Iturriotz Etxaniz             463.50
Unai Mendizabal Jauregi            460.50
Iñaki Apalategi Astigarraga        458.50
Asier Azpiroz Iztueta                 458.50
Beñat Lizaso Alberdi                 455.50
Haritz Mujika Lasa                    455.50
Unai Gaztelumendi Arandia       451.50
Unai Muñoa Amundarain           451.00
Beñat Iguaran Amondarain       447.00
Iñigo Izagirre Urteaga              445.50
Gorka Maiz Alustiza                  441.00
Maider Arregi Markuleta           425.50
Mikel Tapia Aierbe                    424.50
Felix Zubia Olaskoaga              423.50
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi     421.00

 

(Erredakzioa)

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri