Taldekako Xilaba 2019-11-04

Xilabako finaleko bi taldeak erabakita

Xilabako finaleko bi taldeak erabakita
'Ez otoi pentsa' eta 'Hasta la 2toria' taldeak jokatuko dute Taldekako Xilabako finala azaroaren 16an Izturitzen

'Ez otoi pentsa' eta 'Hasta la 2toria' taldeak jokatuko dute Taldekako Xilabako finala azaroaren 16an Izturitzen. Asteburu honetan jokatu dira bi finalaurrekoak Baionan eta Muskildin bi talde horiek eman dute finalerako urratsa.

Ez otoi pentsa taldea Miren Artxete, Gorka Artetxe eta Josu Txoperenak osatzen dute. Hasta la 2toria taldea, Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Hodei Renteria eta Leire Laskaraik.

Finala Izturitzeko Herriko Gelan izango da, bazkalostean, 12:00etatik aurrera.

Baionan eta Muskildin final-erdiak

Ostiralean, Baionan 4Koplasara eta Hasta la 2toria taldeak aritu ziren nor baino nor eta Muskildin larunbatean Ez otoi pentsa eta Urruñago taldeak.

Irailaren 20an hasita

Irailaren 20an hasi zen Xilaba eta azaroaren 16an jokatuko da finala Izturitzen, bazkalondoan. Bidean 34 bertsolarik hartu dute parte bederatzi taldetan. 12 saio jokatuko dira. Bertsoa.eus ere finalean izango da bertako bertso hautaketa sareko plazara ekartzeko.

Taldekakoa eta buruz burukoa, txandaka

Aurtengoa bigarren taldekako Xilaba da Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan. Iaz heldu zion Bertsularien Lagunak elkarteak dinamika honi eta aurrerantzean buruz buruko txapelketa eta taldekakoa txandakatuko dituen dinamika lehenetsi du. Heldu den urtean buruz burukoa jokatuko da.

(Erredakzioa)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu