Igandero ETB 1en 2019-11-15

Bertsolaritza Piriniotan biziberritzen

Pirinio inguruetako bertsolaritzaren egoera ezagutuko dugu aste honetako programan. Bertsoa biziberritzen dabiltzan bertako kideekin elkartuko gara, Txentxo Hernandez, Aimar Karrika eta Karine Etxeberrirekin. Horrez gain, Iruñeko Bertso Aroko saioak eta beste hainbat bertsoaldi eskainiko dizkizuegu, denen gozamenerako.

Hizkuntza bat ez da beti galtzen ez dakitenen edo dakitenen erabakiz. Beste zenbait neurrik ere eragin dezakete galera hori. Eta euskara larri dabilen lekuan, bertsolaritzak ere ez du arnasarik bizirik irauteko.
Zorionez, hainbat herri dira hizkuntzaren biziberritzearen alde lanean dabiltzanak. Igandeko programan lan horretan diharduten hiru pertsona ezagutuko ditugu.

Euskara eta bertsolaritza Pirinio inguruetan

Urte askoren ostean duela 13 urte Auritzen antolatu zuten jaialdiak bertsolaritzaren berreskurapenean garrantzi handia izan zuen. Ordutik, beste hainbat saio antolatu dituzte bertako bertsozaleek. Horietako bi dira Txentxo Hernandez Mezkiritzekoa eta Aimar Karrika Auritzekoa.

Txentxo eta Aimar-ek Pirinio inguruak dituzten ezaugarriak zeintzuk diren azalduko digute. Gaur egun bertan euskarak duen egoerari buruz mintzatuko gara eta nola ez, bertsolaritzak duen osasun egoerari buruz ere galdetuko diegu. Biak elkartzen dira Pirinioaldeko bertso-eskolan, besteak beste, Bardoak ekimenean parte hartzeko prestaketa lanetarako. Beraiekin bertso-eskolan sarri elkartu oi da Karine Etxeberri.

Karine, Urruñan bizi den arren, urepeldarra da jaiotzaz, bertsogintzak historia ezaguna duen eremukoa. Gaur egun bertako egoera nolakoa den kontatuko digu. Bere bertsozaletasunari buruz ere galdetuko diogu

Durangoko eta Iruñeako bertsoaldi onenak

Igandeko programan alde batetik, Durangoko jaietan izandako jaialdiko bertsoaldi sorta ikusteko aukera izango da.Kantuan izango dira Unai Agirre, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Amaia Agirre, Onintza Enbeita eta Gorka Pagonabarraga. Bestetik Iruñeako Bertsoaroan kantuan entzungo ditugu Uxue Alberdi, Alazne Untxalo, Joanes Illarregi, Julio Soto, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.

(Erredakzioa)

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza