Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-11-17

Agin Laburu finalera, Arrasaten irabazita

Agin Laburu finalera, Arrasaten irabazita
Laburuk 501 puntu lortu ditu lehenengo final-erdian eta bere laugarren finala jokatuko du Ilunben.

Agin Laburuk irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final-erdia eta zuzenean sailkatu da finalera, 501 puntu lortuta.

Arrasateko Urkape kiroldegian jokatu da saioa eta lan puntuagarriak eginda honela gelditu da sailkapena:

Agin Laburu                  501
Nerea Elustondo           467
Iñaki Apalategi             459
Unai Mendizabal           452
Unai Gaztelumendi       447
Eñaut Martikorena        443

Aurkezle lanetan Iker Iriarte aritu da.

Bertsolariek egin dituzten lanak

    Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
    Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

 
Bertsoa.eus ere Arrasaten izan da gaur eta astean zehar sarean izango da bertso hautaketa zabala.

 

Datozen bi final-erdiak

Azaroaren 24an, 17:00etan, Oiartzunen, Elorsoro kirodegian

Beñat Gaztelumendi
Iñigo Mantzizidor
Alaia Martin
Amaia Iturrioz
Asier Azpiroz
Ane Labaka

Aurkezle lanetan Inaxio Usarralde ariko da.

Abenduaren 2an, 17:00etan, Tolosa, Usabal kirodegian

Oihana Iguaran
Jon Maia
Jokin Uranga
Iban Urdangarin
Beñat Lizaso
Haritz Mujika

Aurkezle lanetan Saroi Jauregi ariko da.

 

Finala abenduaren 14an izango da Donostian, Illunben

 

Sarrerak salgai

Hiru final-erdietako zein Illunbeko finalerako sarrera salgai daude sarean www.bertsosarrerak.eus gunean.

Gaurko saioan Iker Iriarte Iribarrek egin ditu aurkezle lanak. Epaimahaia, berriz, hurrengoek osatu dute: Aitor Gereñu Agirre, Eneritz Azkue Basurko, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra