Lankidetza 2019-11-28

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta LABORAL Kutxak lau urtetarako hitzarmena berritu dute

Euskal kulturaren eta euskararen garapenean dugun helburuetan bat egiten dugu bi erakundeok. LABORAL Kutxaren ekarpenak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen proiektuari bultzada emango dio.

Euskal kulturaren eta euskararen garapenean dugun helburuetan bat egiten dugu bi erakundeok. LABORAL Kutxaren ekarpenak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen proiektuari bultzada emango dio.

Duela lau urte hartutako konpromisoari eutsiko diote Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta LABORAL Kutxak. Arrasaten, LABORAL Kutxaren egoitzan elkartu dira bi erakundeotako ordezkariak duela lau urte sinatutako hitzarmena berritzeko: LABORAL Kutxaren izenean Ibon Urgoitik, Negozioaren Garapen Areako zuzendariak, eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen izenean, Lehendakaritza Taldeko kidea den Igor Elortzak sinatu dute hitzarmena. Akordio honi esker, LABORAL Kutxak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen proiektu osoa garatzen lagunduko du.

Bertan izan da Xabi Igoa ere, Euskal Herriko Bertsozale Elkartetik, eta Inaxio Garro, euskara arduraduna eta Komunikazio arloko hainbat lankide, erakunde finantzariotik.

Bertsolaritza zaindu, sustatu eta etorkizuna bermatzeko egitekoa du Bertsozale Elkarteak. Gainera, gizartearentzako onuragarriak diren hainbat alorretan ere eragiten du: pertsonen garapenean, euskararen normalizazioan eta kultura ondarearen zaintzan, besteak beste.

LABORAL Kutxak euskal kulturaren eta euskararen garapenaren aldeko lana eta konpromisoa entitatearen Estatutu Sozialetan jasotzen da; izateko modu horri erantzunez, hamaika proiektu bideratzen laguntzen du.

Elkarteak eta LABORAL Kutxak, euskalgintzari eta kulturgintzari loturiko helburuetan bat etorrita eta elkarlanean sinetsita, lau urterako hitzarmena sinatu dute. Ekarpenak bultzada handia emango dio bertsolaritzari.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu