Abenduaren 4an, Amasa-Villabonan 2019-12-03

Ahozko sorkuntzei buruzko hainbat ikerlan Mintzola Mintegian

Ahozko sorkuntzei buruzko hainbat ikerlan Mintzola Mintegian
Sei ikertzaileren lanen eta bi argitalpenen berri emango dugu hitzorduan; gainera, gradu amaierako lanentzat berriki Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak deitutako saria ere banatuko dugu. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia Subijana Exean.

Mintzola Mintegiaren edizio berri bat ospatuko da bihar, abenduak 4, Amasa-Villlabonako Subijana etxean. Ahozko kultur sorkuntzaren inguruko ikerketak plazaratuko dira, Mintzola Ahozko Lantegitik eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedratik bultzatuak batzuk, baita bestelako ekimenen bidez onduak ere.


EGITARAUA:

18:00 Harrera. Jone Miren Hernandez (UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra) eta Beñat Gaztelumendi (Mintzola Ahozko Lantegia)
18:10 Bertsolaritzaren autonomia estetiko baten bila: distortsioak eta arrasto batzuk :: Kepa Matxain Iztueta
18:30 Nazio-gatazkaren trataera Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finaletan. Jon Gurrutxaga Urbieta
18:50 Bertsolaritza, diskurtso komunitategintza. Maialen Akizu Bidegain
19:10 Galderak - Atsedena
19:25 Liburuen aurkezpenak: UPV/EHUk argitaratutako Kultura ez da bat-batekoa liburuaren aurkezpena Xabier Aierdi ikertzailearen eskutik, eta UEUko Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen argitalpenaren aurkezpena, Ane Labaka eta Miren Artetxe bertsolari eta ikertzaileen eskutik
19:45 Joxepa Antoni Aranberri bertsolaria, plazandre feminista?. Elixabete Perez Gaztelu (Deustuko Unibertsitatea)
20:05 Kazetaritza eta bertsoa: plazandre haien errimen oihartzunaz. Antxoka Agirre Maiora (Euskal Herriko Unibertsitatea)
20:25 Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri. Eñaut Agirre Goia (Euskal Herriko Unibertsitatea)
20:45 Galderak
21:00 Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko Gradu Amaierako Lanen I. Sariaren banaketa.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu