Igandero ETB 1en 2019-12-05

Euskaltzaindia eta bertsolaritza, Hitzetik Hortzeran

Igandeko programan Euskaltzaindiaren mendeurrenaren historian zehar bidaiatuko dugu. XX. mende bukaerako bertsolari txapelketen antolatzaile izan zen Euskaltzaindia, eta orduko loraldi hura oroituko dugu Joxe Mari Iriondoren eskutik. Gipuzkoako azken finalaurrekoak emandakoa ere eskainiko dizuegu, baita Soraluzeko saioa ere.

Euskaltzaindia, XX. mendeko bertsolari Txapelketa askoren sustatzaile

XX. mende bukaerako bertsolari Txapelketen antolaitzale izan zen Euskaltzaindia eta gai jartzaile lanetan aritu zen Joxe Mari Iriondo. Igandeko programan Donostiako Balda frontoian elkartuko gara berarekin garai hartakoak gaur egunera ekartzeko.

Iriondo izan zen 80. hamarkadan txapelketetako aurkezlea baina horra heldu aurretik nolako oroitzapenak dituen galdetuko diogu. Non harrapatuko ote zuten Iriondo 60. hamardako txapelketek?
Gerra ondoko bertsolaritzan garai hartako Txapelketak izan zuten eraginaz ere mintzatuko gara. Etenaldia baten ostean 1980. urtean itzuli zen berriro txapelketaren dinamika. Txapelketa berreskuratzearen arrazoiak zeintzuk izan ziren galdetuko diogu.

Euskaltzaindiaren urteurrenari buruz, Andres Urrutiarekin

Euskaltzaindiak bertsolaritzaren aldeko apustu garrantzitsuak egin ditu 100 urteotan, baina baita beste hainbat arlotan ere. Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruarekin elkartuko gara urteurrenaz hitz egiteko.


Soraluze, Tolosa eta Iruñeako bertsoaldiak

Igandeko programan Soraluzeko udazkeneko bertso jaialdiko bertsoaldiak entzuteko aukera izango da. Kantuan arituko dira Maider Arregi, Julio Soto, Uxue Alberdi eta Etxahun Lekue. 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Tolosako finalaurrekoetako bertsoaldi onenak ere eskainiko ditu. Kantuan izango dira Jokin Uranga, Oihana Iguaran, Jon Maia, Beñat Lizaso, Haritz Mujika eta Iban Urdangarin. Azkenik Iruñeako Bertsoaroko bertsolari gazteen jaialdiko bertsoaldiak eskainiko ditugu.

Bertso-sorta musikatua; Joxepantoni

Xenpelar-tarrena bertsolari familia oparoa izan zen. Juan Frantzisko  Petriarena “Xenpelar”-ez gain, bere arreba Maria Luisa eta honen alaba Joxepantoni ere bertsolariak izan ziren. Igandeko programan azken honen bertsoak entzungo ditugu, 1902an jarriak. Errenteriko Enrike Elizetxek neskazarren kontrako bertsoak idatzi zituen Ibaizabal aldizkarian, eta Joxepantoni Aranberrik bere haserrea itzuli zion bertsotan.

Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa