Iaz, urtarrilaren 18an plazaratu zen 2008-01-18

www.bertsoa.com bertso-plaza digitalak 100.000 sarreratik gora izan ditu lehenengo urtean

200 bertso ekitaldi inguru jarri ditu sarean eta 30 saio eman ditu zuzenean.

2007ko urtarrilaren 18an plazaratu zen zen www.bertsoa.com bertso-plaza digitala, plazaz plazako bertsogintza eta informazioa biltzen dituen lehenengo agerkari digitala tematikoa. Bi aspektu horiez gain, agenda, bertsolarien fitxak, argazkiak, gogoeta foroa eta beste zenbait aukera ere eskaintzen ditu. Bertsogintzaren zabalkundean bide berriak lantzeko helburuz plazaratu zen Bertsoa.com eta urtebeteko ibiliak garbi erakutsi du internetak aukera handiak eskaintzen dituela bertsolaritzaren sustapenerako. Bertsozaleen erantzuna ere halakoxea izan da: 12 hilabeteotan 100.000 sarreratik gora izan ditu bertso plaza digitalak. Eta horietatik asko nazioartetik, EEBBetatik, Hegoamerika osotik, Europako beste herrialdeetatik, Txinatik, Australiatik, Yemenetik...

Bertsoa.com bertso-plaza digitalak hiru bertsolaritzaren hiru aspektu landu ditu nagusiki: 1) plazaz plazako bertso-ekitaliak sarean jarri, 2) Saioak zuzenean eman, eta 3) aktualitate informatiboa jarraitu.

Plazaz plazako bertsoak sarean
   Plazaz plazako bertsogintzari dagokionez, Bertsoa.com-ek 200 bertso ekitaldi inguru jarri ditu sarean, orain arte komunikabide batek zabaldu duen bertso kopururik handiena. Horixe da hain zuzen interneten abantaila nagusia, espazioa. Bertso ekitaldi gehienak Bertsoa.com-ek berak bideoz grabatuak eta beste batzuk Bertsozale Elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak utziak, biek arteko elkarlanaren bidez. Antolatzaileek ere aukera dute beren ekitaldia grabatu eta bidaltzeko, zenbaitek baliatu du aukera hori ere.

Bertsoak ere zuzenean
   Bertsolaritza zuzeneko kultur emankizuna da, eta plaza da bere bihotza. Beste kultur jardun gehienek bezala, ez du lekurik komunikabide gehienen zuzeneko emanaldietan, kasu bakanetan salbu. Hor ere internetak aukera handiak eskaintzen ditu, eta horiexek baliatu ditu Bertsoa.com plaza digitalak. 2007an 30 bertso ekitaldi eskaini ditu zuzenean, bai Hegoaldean eta bai Iparraldean: besteak beste, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako txapelketa nagusietako finalak, Eskolarteko finala, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa, Orixe Saria… Baina, txapelketez gain, plazaz plazako jaialdiak ere eman zuzenean, modu esperimentalean bada ere: Bertso Eguna Kursaaletik,  Zumaiako jalaidia, Larraulgo jaialdia, Algortako festetako jaialdia…


Koldo Tapia, Gu ta gutarrak, Ornitorrinkus, Jon Sarasua, Ander Lipus…
Bertsolaritzan intereseko diren gaiak landu eta pertsonen iritziak biltzea ere bada Bertsoa.com-ek lehentasuneteko bat. Zentzu horretan, urtebete honetan hainbat albiste, elkarrizketa eta erreportai landu ditu. Besteak beste, Koldo Tapia 20 urtez Bertsozale Elkarteko idazkari izana, Jon Sarasua, Ander Lipus, Ornitorrinkus, Gu ta gutarrak, Beñat Gaztelumendiren testigantzak bildu ditu elkarrizketa luzeetan; Plazatik Gaztetxera, Udalekuei eta beste zenbait gaiei buruzko erreportaiak egin ditu; Lankuk Bertsolaritza eta antzerkiari buruz antolatuako ikastaroetako hitzaldiak jarri ditu sarean, Bertsozale Elkarteak eta UEUk generoari buruz antolatutako ikastaroetako hitzaldiak ere zabaldu ditu sarean… eta beste hainbat testigantza jaso eta zabaldu ere bai.

Bertsoa.com bertso-plaza digitalak beraz, urrats garrantzitsua eman du bertsolaritza internet bidez zabaltzeko bidean, eta 2008an ere ahalegin horretan jarraituko du.

Azkenik, Bertsoa.com-ek eskerrak ematen dizkie urtebeteko ibilian proiektua gauzatzen lagundu duten guztiei.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra