BERTSO ERAKUSKETA 2020-01-07

"Argazkia kartzela" erakusketa Andoainen

"Argazkia kartzela" erakusketa Andoainen
Argazkilaritza eta bertsolaritza, bi euskarri desberdinen arteko elkarrizketa da "Argazkia kartzela". Bertan hausnarketara gonbidatzen duten 15 irudi eta bakoitzaren 3 irakurketa posible topatuko dituzu. Urtarrilaren 24ra arte egongo da ikusgai Andoaingo Basteroko erakusketa aretoan.
Azken hilabeteetan Andoaingo bertsolariekin kolaboratuz egindako argazki/bertso proiektua aurkeztu berri du Aitor Arruti argazkilariak Andoaigo Basteroko erakusketa aretoan.
 
Aitorrek, zenbait bertsolarirekin elkarlanean, irudien interpretazio irekien inguruan hausnartu du Argazkia kartzela proiektuan.
 
Proiektuko liburuxkaren sarreran honela azaldu du argazkilariak egitasmoa:
 
Guztiok gatoz mundura bi begirekin, ikusmenaren mirarira garamatzaten bi leiho. Halere, 
norberaren bizipenek ematen diete forma leiho hauei, norbanako bakoitzak ikusteko modu 
zehatz bat garatuz. Guztiok desberdin ikusten baitugu.
 
Ez al da argazkilaritza horren adibide? Gaur egun argazki bat ateratzeko aukera edozeinek 
duen arren, irudia zeri, nola eta zergatik ateratzeko erabakiak pertsonala izaten jarraitzen du. 
Alderantziz ere berdin, alegia, argazki berbera abiapuntu izanik ikusleak adina interpretazio 
egotea.
 
Bertsolaritzan ere bada antzeko fenomeno bat. Kartzelako frogan, nahiz eta bertsolari guztiei 
gai berdina jarri, gainontzekoen interpretazioetatik isolatuta osatzen dituzte bertsoak, 
momentu batez bada ere bakoitzaren barne-mundua ikustea ahalbidetuz.
 
Argazkilaritza eta bertsolaritza, bi euskarri desberdinen arteko elkarrizketa da 
“Argazkia kartzela”. Bertan hausnarketara gonbidatzen duten 15 irudi eta bakoitzaren
3 irakurketa posible topatuko dituzu.                                                                               
Eta zuk, zer ikusten duzu?
 
 
Urtarrilaren 24ra arte egongo da ikusgai Andoaingo Basteroko erakusketa aretoan. 
 
 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera