2020ko Bertso Eguna 2020-01-16
Bost bertso bazkari
Bosgarren bertso bazkaria Aramaioko eskolako jangelan izango da, 65 lagunentzako tokiarekin eta, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendi arituko dira kantuan. Sarrerak eskuragarri 20 euroren truke.
Beste bertso bazkariak hauek dira: Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga izango dira Ehiztari txokoan; Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe Izarra elkartean; Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso izango dira Uribarriko elkartean; eta Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre Zabolako elkartean.
Bazkaltzera joateko autobusak herrigunetik
Uribarriko eta Zabolako elkarteetara joateko autobusa egokituko du elkarteak herrigunetik, goizeko saioa amaitzen den lekutik -lehenerako 14:30ean, eta bigarrenerako 14:45ean-. Izan ere, bertso bazkarien aurretik, 12:30ean, bertso ibilbide gidatua egingo dugu Aramaioko kaleetan zehar. Gidari lanetan izango ditugu Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa.
Aramaion lo egiteko aukera
Bazkariaren ostean Urola erdiko trikitilariak ekin musikaz gozatzeko aukera, 19:00etan. Lo egiten geratu nahi duenari tokia ere eskainiko zaio, eskaera egonez gero. Horretarako eman izena hemen, urtarrilaren 10a baino lehen.
Aramaioko Udalarekin eta Aramaioko bertso-eskolarekin antolatu dugu elkarlanean 2020ko Bertso Eguna, eta beste zenbait elkarteren laguntza ere izan dugu: Amillena Aramaioko turismo elkartea eta Iparra-Hegoa kasu, bazkariak hartuko dituzten elkarteez gainera.
Arabako Bertsozale Elkartearen batzarra
Hitzordua baliatuko dugu Arabako Bertsozale Elkartearen batzarra egiteko: 10:00etan izango da, Aramaioko udaletxean. Gainera, lehenago, Arabako Kuadrilla Artekoa ere aurkeztuko dugu, 9:00etan, toki berean.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24