Igandero ETB 1en 2020-01-31

Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Hitzetik Hortzeran

Elixabete Perez Gaztelu ikertzailearen eskutik murgilduko gara Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar" bertsolariaren bizitzan, eta Getariako eta Latasako bertso saioetako alerik onenak ere ikusgai eta entzungai izango ditugu igandeko programan. Hitzetik Hortzera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Duela 155 urte jaio zen Errenterian Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar, bertsolarien familia ezagunean. Tradizionalistatik adina zuen salbuespenetik garai hartarako: bertsolari kaletarra izan zen, fabrikako langilea eta emakumea. Elixabete Perez Gaztelu ikertzaileak eta Joxepa Antoniren herrikideak lagunduko digu bere bizitza hobeto ezagutzen, igandeko Hitzetik Hortzera saioan.

Elixabete Perez Euskal Filologian Doktorea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Ez zaizkigu emakume bertsolari askoren istorioak gaurdaino iritsi, baina Perezen ahotik Joxepa Antoni Aranberriren ingurukoak ezagutuko ditugu eta ikerketa prozesua nolakoa izan den kontatuko digu. Zeri buruzko bertsoak osatuko ote zituen Joxepa Antonik garai hartan?

Getariako eta Latasako bertsoaldiak
San Antonetako bertso jaialdia antolatu da aurten ere Getarian, Balentziaga Museoan. Kantuan aritu ziren Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Libe Goenaga, Nerea Ibarzabal eta Odei Barroso; Uxune Areizagak egin zituen gai-jartzaile lanak. Latasako biltegian, aldiz, bertso afaria izan zen, eta Julio Soto eta Maialen Lujanbio aritu ziren kantuan. Igandeko programan bateko zein besteko bertsoaldi onenak entzungo ditugu.

Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en; eta astelehenetik aurrera, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu