None 2020-02-06

Aiztondo bailarako bertsolaritza ikertzeko beka

3.000 euroko dirulaguntza lortu ahal izango du ikertzaileak proposatutako ikerlana garatzeko, Kilometroen eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik. Pello Mari Otaño bekarako proiektuak apirilaren 2a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Atzo aurkeztu zuten Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak Pello Mari Otaño ikerketa beka, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin. Amasa-Villabonako Subijana etxean egin zen aurkezpena, Mintzola Ahozko Lantegiaren egoitzan, eta han parte hartu zuten lau erakundeotako ordezkariek.

Proiektuak, apirilaren 2a baino lehen

Aiztondoko bertsolaritzaren ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da Pello Mari Otaño ikerketa bekaren helburua. Bertsolaritza eta emakumea Aiztondon ikergaia helburu duten proiektuak lehenetsiko dira batez ere; dena den, bestelako gairik duten ikerketa proiektu edo monografikoak ere onartuko dira, beti ere Aiztondoko ahozkotasunari edo ahozko kultur sorkuntzari buruzko jakintza ikertzeko helburua baldin badute.

3.000 euroko dirulaguntza esleituko da ikerketa lana garatzeko. Interesdunek apirilaren 2rako helarazi beharko dituzte lanak eta maiatzaren 9an emango da ebazpenaren berri. Urtebeteko epea izango du ikertzaileak lana garatzeko.

Proiektuak aurkezteko epea ireki da, honenbestez. Informazio gehiago Mintzola.eus webgunean.

[DEIALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA]

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza