2020 Araba 2020-02-07

Kuadrillartekoko 4 saio Gasteizen

Kuadrillartekoko 4 saio Gasteizen
Lehen faseko hirugarren eta azkenaurreko asteburuan, lau saio jokatuko dira Gasteizen, Kakiturri Elkartean, Gaztetxean, Errekaleorreko Gaztetxean eta Mendiolako Etxe Zaharra Elkartean.

Asteburu honetan lau saio burutuko dira, bi ostiralean eta beste bi larunbatean. Hauexek:

Otsailak 7, ostirala, Kakiturri Elkartean, B ligako saioa: Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) VS LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain). Afaria izango da eta 20:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Bertso lagunak taldeko kideak.

Otsailak 7, ostirala, Gasteizko Gaztetxean, D ligako saioa: Muinoko katuak resurrection (Gasteiz) VS Lautadako ahuntzak (Zalduondo). Afaria izango da eta 21:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Gaztetxeko lagunak taldekoak eta Amaiako Bertso Eskolako kideak.

Otsailak 8, larunbata, Mendiolako Etxe Zaharra Elkartean, A ligako saioa: Sumendiola Bete Poto (Gasteiz)  VS Altubepekoak (Aiaraldea). Bazkaria izango da eta 14:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Sumendiko kideak.

Otsailak 8, larunbata, Errekaleorreko Gaztetxean, E ligako saioa: Bazaar Xanmapelezuin (Gasteiz) VS Konde basoko iluek (Aramaio). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Bertxilika Bertso Eskolako kideak.

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 24an abiatuko da eta martxoaren 28an bukatuko da, Murgiako Palatu kirol eremuan. 

Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango du ardatz, guztiaren oinarria auzolana delako.

Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 12 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.

Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:

  • Lehen fasea: urtarrilaren 24tik otsailaren 15era arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. Hiru taldeko lau liga ezberdinetan banatuak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapen orokorraren arabera.
  • Finalaurrekoak: otsailaren 29an Agurainen, martxoaren 7an Aramaion eta martxoaren 14an Amurrion izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera.
  • Finala: martxoaren 28an izango da, Murgiako Palatu kirol eremuan.

Saio guztietan, beste 16 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta eta kantatuko dute lehengo faseko eta finalaurreko saioetan. 3 bertso sorta aukeratuak finalera pasako dira, martxoaren 28an Murgian. 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri