2020 Kuadrillartekoa 2020-02-11
Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen kronikistak bidalitakoa:
Muinoko katuak resurrection eta Lautadako ahuntzak
D ligako bigarren saioa burutu da Gaztetxean. Etxeko taldea Muinoko Katuak Resurrection izan da eta gonbidatuak Zalduondotik etorri diren Lautadako Ahuntzak (belarri eta guzti). 21:00ak aldera batu gara 60 lagun afalorduan eta barneko hotza giro paregabearekin berotu dute bertsolariek. Izan dugun afari goxoak ere zerikusia izan du giroan, eta nola ez kopak! Gaztetxera hurbildu garen guztion poz nagusiena Ekaitz Samaniego gure artean egotea izan da! Ongi etorri Ekaitz!
Maialen Kortabarria ibili da gai jartzaile lanean, beti bezain fin. Saio honetan idatzizko modalitatean bi talde izan ditugu; lehenik Palmondo Tristeak aritu dira: 10 bat lagun Gaztetxeko eszenatokira mozorrotuta igo dira gitarra baten laguntzaz, haien artean Ekaitz. Gaztetxeko gazteek haiei buruzko hainbat bertso sorta kantatu dituzte, eta erritmoa jarri diote batak besteari botatako “pullita” bakoitzari. Bigarrenik, Amaia zentroko bertso eskolako lagunak izan ditugu: hiru promesa gazte Ander Solozabalen gitarraren laguntzaz. Muinoko katuak izan dituzte jopuntuan eta Bidelapurraken Harraparia abestiarekin abestu dute. Irakurtzen jarraitzeko egin klik hemen.
Kakiturriko Gladioloreak eta L.P.R. Lautadako Phoemian Rhapsody
Rapsoda eta Gladioloreekin, bertso-saio ederra ostiralekoa
Ostiralean, otsailaren 7an, Gasteizko Kakiturri elkartean topaketa ederra izan genuen bertsozaleok. Kakiturriko Gladioloreek antolatuta, gau-jai alaia gozatu genuen bertaratu ginen 30 bat lagunok.
Afaria bukatu ostean, dena prest zegoen Lautadako Pohemian Rapsody eta Kakiturriko Gladioloreen arteko norgehiagokarako. Patxi Epelde gai-jartzailearen eskutik, ohartu gabe joan ginen bertsoz bertso. Kronika oso irakurtzeko egin klik hemen.
Sumendiola Bete Poto eta Altubepekoak- Sumendiola bete poto, Mendiolatik Agurainera!
Asteburu honetan jokatu da Arabako bertso-kuadrillartekoaren A ligako azken saioa, ilargi betearen magia lagun. Hiriburuko Sumendiola bete poto-ko kideak Aiaraldeako Altubepekoak-ekin batera aritu ziren bertso-bazkarian. Judimendi auzoko SUmendi espazioko lagunen bertso-sorta idatziarekin abiatu zen saioa. Sumendiola bete potok irabazi zuen giro epel eta bikaineko saioa. Otsailaren 29an erronka berria dute zain, Agurainen. Kronika oso irakurtzeko egin klik hemen.
Bazaar Xanmapelezuin eta Konde basoko iluek
Hogeita bost lagun inguru bildu ginen atzo Gasteizko Errekaleorreko gaztetxean. Bazkaldu
ostean, Aramaioko Konde basoko Iluek eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin taldeak
entzuteko aukera izan genuen. Jarraitu irakurtzen hemen.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24