Bilbon finala 2020-03-03

Abian da BBK Sariketa Bizkaiko zortzi eskualdeetako bertsolariekin

Abian da BBK Sariketa Bizkaiko zortzi eskualdeetako bertsolariekin

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa abian da aurten ere, Bizkaiko zortzi eskualdeetako taldeak parte hartzaile dituela. Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kostako 55 bertsolari inguru arituko dira kantuan.

Bertsolari Gazteen BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat taldeka jokatzen dela da. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera.
Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea finalera.

Lau saio eta finala
BBK Sariketak aurreko urteetako egitura berbera edukiko du. Lau kanporaketa jokatuko dira lehenengo, finalaurreko bi gero, eta azkenik, finala.
Hurrengoa izango da egutegia:

Entzuleak ere gazteak
Saio guztiak eskola-ordutegian egiten dira, beraz, ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleak izaten dira. Dena dela, saioak irekiak dira, eta gura duena hurreratu daiteke.
Bereziki, finalera etortzeko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek. Finala BBK Salan izango da martxoaren 26an, 18:00etan.

Denentzako saria
Talde izaera indartu eta elkarren arteko harremanak indartu nahian, aurten ere, BBK Sariketako sari nagusia taldeko plan bat izango da. Finalistek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari nagusia Txapelketan parte hartuko duten gazte guztientzako (bertsolari, gai-jartzaile eta epaile) egun osoko plana izango da.
Horrez gain, finalaren egunean, parte hartzaile bakoitzarentzako oparitxoa ere bananduko da eta aurten, gainera, kantakera onenaren saria ere egongo da.

Bertsoa.eus finalean
Urtero legez, Bertsoa.eus-ek finala grabatuko du eta bertsoaldi hautaketa eskaini.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu