2020 Kuadrillartekoa 2020-03-09

Aramaioko Izenbakuek taldea Kuadrillarteko finalera sailkatu da

Aramaioko Izenbakuek taldea Kuadrillarteko finalera sailkatu da
Aramaion jokatu zen Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 2. finalaurrekoa. Aramaioko Izenbakuek eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak taldeak lehiatu ziren. Epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea gailendu zen, beraz, Murgian jokatuko den finalean abestuko du.

Giro bikainainean eta umore printzez beteriko saioa izan zen Kuadrillarteko 2.finalaurrekoan. Aramaioko Sastiñan iragarrita bazegoen ere udaletxean jokatu zen. Pikoteo txiki baten ostean prest ziren bi taldeetako bertsolariak kapelak, gonak eta bestelako zintzilikarioak soinean jantzita, mimoz prestatutako eta halere puntuagarria izango ez zen agurra bertaratuei eskaintzeko.  

Aramaioko Izenbakuek talderaren izenean Manex Agirre, Peru Abarrategi, Andere Arriolabengoa eta Danel Herrarte eta Zalduondoko Lautadako ahuntzen taldean Oihane Perea, Markel Yoller, Aitor Najera eta Irati Anda bertsolariak aritu ziren kantuan. 

Gai jartzaile lanetan Eli Plazaola aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Egoitz Iradier Lautadako ahuntzak taldearen ordezkaria, Beñat Burgi Aramaioko Izenbakuek taldearen taldearen izenean eta Patxi Aizpurua Arabako Bertsozale Elkerteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.

Epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da; Gasteizko Sumendiola poto taldea 1.finalaurrekoan sailkatu zen eta hirugarren taldea martxoaren 14ko finalaurrekoan sailkatuko da, Amurrioko Kultur Etxean burutuko den saioan.

Aramaioko finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.

Hurrengo larunbatean, martxoak 14, jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Amurrion. Finala 3 taldeen artean jokatuko da.

Informazio gehiago hemen.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu