2020ko Bardoak 2020-03-09

Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea da aurtengo lehen finalista

Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea da aurtengo lehen finalista
Atarrabian ostiralean jokatutako saioa irabazita sartu dira leitzarrak Bardoetako finalean. Larunbateko saioan, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako 'Lamixene' taldeak ere. Heldu den asteburuan zehaztuko dira finalista guztiak.

2020ko Bardoek badute bere lehen finalista. Leitzako Atekaberts komeni taldeak finalerako sailkapena lortu du, pasa den ostiralean, Atarrabian, Sakaña taldearen aurka jokatutako saioa irabazi ostean. 40 lagun pasatxo bildu ziren Atarrabiako Etxebeltza elkartean saioa jarraitzeko, giro onean. Sakandarren partetik, Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre aritu ziren kantuan; Leitzako taldean, Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi  eta Xabat Illarregi izan ziren ordezkari. Unai Artiedak egin zituen gai-jartzaile lanak.

Joaneko saioa ere, Tuterakoa, irabazia zuten leitzarrek sakandarren aurka, eta beraz, bi saioetan puntua eskuratuta, Lizarran martxoaren 28an izango den finalerako txartela eskuratu du Atekaberts komeni-k. Bardoetako azken edizioan txapeldun izan zen Leitzako taldea.

Larunbatean, Tafallan, Barañaingo Hego Haizea eta Berako Lamixene taldeak izan ziren kantuan, parez pare. Lehen taldearen ordezkari gisara, Ainara Ieregi, Endika Legarra, Iñigo Aranguren "Pika" eta Sahats Aleman aritu ziren bertsotan. Beratarren partetik, Ekhiñe Zapiain, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo ibili ziren kantuan. Lepo bate zen Tafallako Aguazon peña, eta giro alaiean joan zen saioa.

Berako taldeak eskuratu zuen saioko puntua, eta beraz, lehen urratsa eman du Lizarrako finalean sartzeko. Dena den, Tafallakoa joaneko saioa zuten bi taldeek, eta itzulikoa jokatu beharko dute heldu den larunbatean Jaunsaratsen, bietatik zein sailkatzen den erabakitzeko.

Azken asteburuaren faltan

Jaunsaratsekoarekin batera, beste saio bat gehiago ere izango da heldu den larunbatean, kasu honetan Goizuetan. Lesakako Arranopola eta Malerrekako Bertsonautak taldeak arituko dira kantuan bertan. Joaneko saioan, Malerrekakoentzat izan zen puntua, baina Goizuetako saioak zehaztuko du finalista nor den. Heldu den asteburuan, beraz, argituko dira aurtengo hiru talde finalistak.

Finalerako eta ostean izango den afarirako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian, bai eta Lizarra Ikastolan eta Lizarrako Beinat Etxepare Euskaltegian ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu