Igor Elortzak iritzi artikulua idatzi du 2009-07-22

"Okerreko bidetik bide okerrera?"

Bertsolaritzan edukiaren eta formaren artean dagoen eztabaidari buruz ari da artikuluan. Bere iritziz biak dira beharrezko bertsotan.
 Igor Elortzak iritzi artikulua idatzi du gaurko Berriarako. Bertan bertsolaritzan edukiaren eta formaren artean dagoen eztabaidaz hitz egiten du. "Nortasun personalik barik, dela sakonago dela umoretsuago, ez dago plazara ateratzerik ere. Berriz diot: mezua da garrantzitsuena; ideien mundua. Baina berriz diot: estetika ezinbestekoa da".

 "Lotu arteko biraketak"

 Orrialde berean, Beñat Zamalloak Zarautzen izandako "Bertso-Jazz" ikuskizunaren kronika egiten du. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan bertan:

 Maialen Lujanbio
 Andoni Egaña
 Xabi Paya
 Amets Arzallus

 Musikari lanetan, berriz, honako hauek aritu ziren:

 Asier Ituarte (tronboia)
 Julen Izarra (saxoa)
 Bixente Martinez (gitarra)
 Hasier Oleaga (bateria)
 Jon Piris (kontrabaxua)

 Kronikan irakurgai daude bertan kantatutako hainbat bertso.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu