Bertso saioak internet bidez 2020-05-06

Haurtzarorako bertso bidaia intentsioa egin zuten Alaia Martin eta Amets Arzallusek, Andoni Egañak gidatuta. Egoerak hala eskatuta, librean jarri zituen Egañak hasieran konfinamenduan izandako aldarte, gogoeta eta egoeren inguruan. Bakarkakoare bigarren jarrialdia zen Egañak esperimentatu nahi zuenetako bat, gaiari kantatu eta esertzean bertsolariari datozkion beste ideia eta bideak plazaratzea. Biei jarri zien lan hau eta entzutekoak dira bertsoak ere. Beste ariketa batean, 'Bertso ikusgarriak' kantatu behar izan zituen Amets Arzallusek eta Alaia Martinek kantu bana jarri bere huartzaro, nerabezaro eta gaztaroari. Jolasen atalean, Egañak jarritako marrazkiak bertsotan deskritatu eta besteak margotu ere egin behar izan zituzten.
Bertso ekitaldi guztiak
Erandion Euskaldiaren inguruko saioa
Erandioko Udala eta Euskaraldiko batzordearen eskutik bertso poteoa antolatuta zuten maiatzak 3an. Bertsozale Elkartean saioak internet bidez egiteko aukera baliatuta, Villabonan egin zen saioa. Onintza Enbeita eta Igor Elortza aritu ziren kantuan, Kike Amonarrizek gaiak jarrita.
Internet bidezko saioen aurkezpena
Bertsozale Elkarteak bertso plazari eusteko abian jarritako ekimenaren baitan, hona hemen aurkezpen saio
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena