Bertsulari Lagunak Elkartearen eskutik 2020-08-03

Hiriburun hasiko da Xilaba eta 9 bertsolari berrik hartuko dute parte

Hiriburun hasiko da Xilaba eta 9 bertsolari berrik hartuko dute parte

Irailaren 19an ekingo dio Xilaba Bertsolari txapelketak eta Hiriburun izango da hastapeneko saioa. Bertsularien Lagunak Elkarteak lehen kanporaketa faseko talde osaketa, leku eta daten berri eman du.
Azpimarratzeko beste datu bat da lehen fase honetan bederatzi parte hartzaile berri izango dituela Xilabak:
Bittor Thicoïpe, Elixabet Etxandi, Iker Altuna, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena Iribarren, Oier Urreizti, Oneka Arteaga eta Pettan Prebende.

Txapelketa aldi baterako bazter utzi zuten beste zazpi ere bildu ditu aurtengo edizioak: Bixente Hirigarai, Gillen Hiribarren, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maindi Murua Berra, Mizel Mateo, Patxi Iriart eta Xan Alkhat.


Hona hemen kanporaketak, zozketak hala erabakita:

Irailaren 19an Hiriburuko La Perle gelan:
    • Elixabet Etxandi
    • Egoitz Zelaia
    • Irati Alcantarilla Urdanpilleta
    • Ortzi Idoate
    • Bittor Thicoïpe
    • Aitor Servier Etxexuri

Irailaren 26an Urdiñarbeko Herriko gelan:
    • Patxi Iriart
    • Gillen Hiribarren
    • Pettan Prebende
    • Oier Urreizti
    • Maddi Sarasua Laskari
    • Maindi Murua Berra

Urriaren 3an Ainhoako Herriko gelan
    • Oneka Arteaga
    • Maddi Ane Txoperena Iribarren
    • Iker Altuna
    • Battitt Crouspeyre
    • Xumai Murua Berra
    • Bixente Hirigarai

Urriaren 10ean Larzabaleko Herriko gelan
    • Xan Alkhat
    • Mizel Mateo
    • Josu Txoperena Iribarren
    • Ramuntxo Christy
    • Kerman Diaz

 

 Denera 28 bertsolari eta finala azaroaren 21ean

Xilaba Bertsulari Xapelketak 28 bertsolari izango ditu lehian aurtengo edizioan, orain arteko kopururik altuena izango da, Bertsularien Lagunak Elkartean ekainean aditzera eman zuenez. Irailaren 19an hasi eta azaroaren 21ean jokatuko da finala, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu