Hitzetik Hortzera 2020-09-10

Plaza berri baten bueltan, Hitzetik Hortzera

Denboraldi berriaren hasiera plazarentzako garai arraroan dator. COVID-19ak bertsolaritza ere gogor astindu du; horregatik, orain arte bizitakoak eta bizitakoari buruzko bertsolarien hausnarketak ekarriko ditugu lehenengo saiora. Badator Hitzetik Hortzera: orain, larunbatetan, 21:00etan.

Bertsolaritza ere arrarotu du koronabirusak, eta birusaren neurrietara egokitu dira bertso saioak fase bakoitzean. Birtualak izan diren hasieran; tartean izan ziren online saioak; eta aurrez aurreko ikus-entzulerik gabekoak etorri ziren ondoren, Euskal Herriko zenbait antzoki eta aretotan antolaturikoak, besteak beste. Edukiera mugatuko plazen garaian abiatzen da Hitzetik Hortzeraren denboraldi berria, galdera ikur formako udazkenaren atarian.

Larunbateko programan, martxotik honako bizipenek utzitako gorputzaldien eta erronken inguruan arituko gara, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Peru Abarrategi bertsolariekin.

Bertsoaldi kuttuna, Beratik

Bertsozaleen bertsoaldi kuttunenak zeintzuk diren jakiten jarraituko dugu. Larunbateko programan, Berara joango gara, eta Ane, Ekhiñe, Lide eta Nimbe Bortzirietako bertso-eskolako kideak ezagutuko ditugu. Beraien bertsoaldi kuttuna zein den esango digute.

Plazak gutxitu diren arren, bertsoaldiak ez dira faltako, noski. Maiatzean Antzuolan egin zen jendaurreko lehen saiotik hasi, uztailean Ereñotzuko plazan urteroko jaialdiarekin segi, eta, abuztuan, Donostian antolatu zen saioetako bat ikusteko aukera izango da. Gerora etorri diren Gasteizko, Ondarroako eta Lizartzako saioetako aleak ere eskainiko dira.

Badator Hitzetik Hortzera: orain, larunbatetan, 21:00etan, ETB1en; eta edonoiz EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»