XILABA 2020 2020-10-13

Kerman Diaz nagusi Larzabaleko saioan

Kerman Diaz nagusi Larzabaleko saioan
Xilaba Bertsulari Xapelketako laugarren eta azken kanporaketa jokatu zen larunbatean Larzabalen, eta hortaz, osatuak gelditu dira Final Herenetako saioak. Xan Alkhat eta Mizel Mateok egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Datorren larunbatean jokatuko da bigarren faseko lehen saioa Senperen.

180 bertsuzalek giro ederrean bete zuten Larzabaleko Herriko gela. Paul Moal aritu zen aurkezpen lanetan. 

Kanporaketa Kerman Diazek irabazi zuen eta zuzenean sailkatu zen hurrengo fasera. Horrela geratu zen saioko azken sailkapena:

  1. Kerman Diaz............................306
  2. Xan Alkhat...............................304,5
  3. Mizel Mateo.............................299,5
  4. Johaiñe Sarraillet.....................293
  5. Oneka Arteaga Olasagasti......290,5
  6. Josu Txoperena Iribarren........285

Bertsoaldien hautaketa laster sareko plazan.

 

Final Herenak ate joka

Aurreneko saioa datorren larunbatean bertan (urriaren 17) izango da Senpereko "Larreko" gelan. Kantuan izanen dira Miren Artetxe SarasolaAitor Servier EtxexuriKerman Diaz, Patxi Iriart HiribarrenIrati Alcantarilla Urdanpilleta, eta Gillen Hiribarren.  Saioa 17:00etan hasiko da eta ohi bezala, sarrerak lekuan bertan egonen dira eskuragarri.

Horrela osatuta gelditu dira Final Herenetako beste bi saioak:

Urriak 24, Sohütako Herriko gelan, 17:00etan.-  Maddalen Arzallus Antia, Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna eta Elixabet Etxandi Goienetxe

Urriak 31, Izturitzeko Herriko gelan, 17:00etan.- Odei Barroso Gomila, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xumai Murua Berra, Ramuntxo Christy, Xan Alkhat eta Ortzi Idoate

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu