Kopla Barik 2020-10-20

'Kopla Barik' udazkeneko bertso zirkuitoa antolatu dute Bizkaian

'Kopla Barik' udazkeneko bertso zirkuitoa antolatu dute Bizkaian
Urriaren 24ean hasita, formatu ezberdineko lau saio antolatu dituzte guztira. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak plaza berrindartu nahi izan du ekimen honekin eta, beste behin, kultura segurua dela aldarrikatu.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urte betez atzeratu ostean, bertsoaz gozatzeko aukera emango duen bertso zirkuitu txiki bat antolatu dute Bizkaian. "Aitzakiarik gabe, kopla barik. Kulturaz gozatzeko momentu guztiak direlako onak."

Gaur goizean aurkeztu da dinamika berria eta guztira 4 saio izango dira, formatu ezberdinetakak: Bertso saio musikatua, bertso trama, sariketa eta jaialdia. 

Lehen saioa datorren larunbatean bertan izango da, urriaren 24ean, Mungiako Olalde Aretoan, 19.00etatik aurrera. Saio musikatua izango da eta kantuan Aitor Bizkarra, Arrate Illaro, Ibon Ajuriagojeaskoa, Etxahun Lekue, Malen Amenabar eta Nerea Ibarzabal arituko dira. Gai jartzaile lanetan Idoia Anzorandia ibiliko da eta, musikariak, Ixak Arruti eta Eneko Sierra izango dira. 

Bigarren saioa, bertso trama

Azaroaren 14ean jokatuko da Igorreko Lasarte Aretoan, aurreko saioaren ordu berdinean. Bertan arituko dira bertsotan Eneko Abasolo 'Abarkas', Jone Uria, Julen Arzanegi, Miren Amuriza, Txaber Altube eta Unai Mendiburu. Tramagileak Lilibertso bertso-eskolako kideak izango dira. 

Sariketa Durangoko Plateruena antzokian

Azaroaren 28an jokatuko da , hau ere, 19.00etatik aurrera. Kantuan Ander Elortegi, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia ariko dira. Gaiak ALBE Algortako Bertsolari Eskolaren esku. 

Bizkaiko txapeldunak, saio berean

Zirkuituaren amaierak Bizkaiko zortzi txapeldun batuko ditu oholtza gainean. Abenduaren 20an izango da hori, Getxoko Muxikebarri Antzokian, arratsaldeko 18.00Etan. Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza, Jon Enbeita, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Xabi Paya ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan, Bizkaiko Txapelketako gai-jartzaile taldea ibiliko da.

 

Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra