Hitzetik Hortzera 2020-10-22

Thomas Ospital musikari inprobisatzailea, Hitzetik Hortzeran

Europan eta mundu mailan aritzen den organo-jotzailea da Ospital. Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldia eskaini zuen Irunen, eta hitzordua baliatu dugu bera ezagutzeko. Eta bertsoak ere izango dira, noski. Larunbatean, 21:00etan, Hitzetik Hortzera ETB1en.

Inprobisazioa ez da soilik hitzez egiten den jarduna. Musikari inprobisatzaile bat ezagutuko dugu aste honetako Hitzetik Hortzeran: Thomas Ospital organo jotzailea. Ospital ez da partitura zalea. Teklatua bere behatzen jarraipena baino ez da beretzat, gorputzeko atal bat gehiago. Aiherrakoa da jaiotzez, eta ume-umetatik liluratu izan du organoaren soinuak.

Munduan zehar eskaintzen dituen kontzertuen artean, Euskal Herrira itzultzea egokitu zaio: Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolariekin emanaldi berezia eskaini du Irungo Junkal Elizan, eta hantxe izan da Hitzetik Hortzera.

Irun, Lazkao eta Lizarra, bertsotan

Eider Valentin bertsozale zarauztarrak ekarriko du bertsoaldi kutuna, eta 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lan bat gogoraraziko digu. Zein ote?

Asteotako bertso saioetako hautaketa berezi bat ere ekarriko dugu pantailara. Batetik, Lizarran ospatu den 2020ko Bardoetako, Nafarroako Taldekako Txapelketako bertsoaldiak entzungo ditugu; bestetik, Irunen Thomas Ospitalek, Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik osatu zuten saio berezikoak; eta, azkenik, Lazkao Txikiren urteurrenean bere herrian antolatutako Bertso Band saioko bertsoaldi musikatuak entzungo ditugu.

Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en, eta edonoiz EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu