Ombuaren itzala 2020-10-22

"Ombuaren itzala", auzolanetik zinemara

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza eta obra pantaila handira eraman nahi du Eguzki Art zinema ekoiztetxeak, Patxi Bisquert-en gidaritzapean, eta, erronka horretan laguntzeko, auzolan kanpaina bat jarri du martxan. Maiatzean hasi nahi dute grabaketekin, 2022ko Zinemaldirako amaitua izateko.

"Ombuaren itzala", izen hori izango du Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, Argentina, 1910) bertsolariari buruz EGUZKI ART ZINEMA ekoiztetxeak burutu nahi duen filmak. Patxi Bisquert aktore zizurkildarra da proiektuaren sustatzaile nagusia eta diru bilketa kanpaina bat abiatu dute erronka horri aurre egiteko. "30.000 sarrera baietz!", 30 mila zine sarrera aurrez saltzea jarri dute helburu gisa, 10 eurotan sarrerako.

Lana ez da dokumentala izango, fikziozko luzemetraia baizik eta aktore kopuru zabala espero den arren, Bisquert bera jarriko da bertsolariaren azalean. Proiektuaren helburua Otañok merezi duen ikusgarritasuna ematea dela adierazi zuen Bisquert-ek, ahanzturatik aldendu eta era berean, haren egitza eta bizitza gaurko belaunaldiei eskeintzea. Otañok maite izango zukeen herri-ekimenaren izaera frogatzeaz gain, filma egin ahal izateko denon laguntza ezin egokiagoa izango da, Euskal Herritik hasi eta Argentinaraino, Otañoren itzalak berriz elkartuko dituen bi lurraldeak.

Urriaren 8an egin zuten aurkezpen ekitaldia Zizurkilgo Plaza Etxeberrin eta Patxi Bisquert-en aldamenean, bertan izan ziren proiektuari babesa azaltzen Xabier Amuriza, Joseba Tapia musikaria, Hernandorena kultur elkarteko kide Joxin Azkue eta Zizurkilgo udaleko Maite Amenabar alkateordea.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza