Eskolarteko txapelketak 2020-11-05

Urtean zehar lurraldetako eskolartekoak burutzeko aukera izan den arren, egoeraren bilakaerari adi jarraitu dutela adierazi du Bertsozale Elkarteak. Azkenean, azken egunetako joera ikusita, hurrengo asteburuan jokatzekoa zen finala ez gauzatzea erabaki dute antolatzaileek, eta hortaz, aurten ez da azken saiorik izango.
Martxotik urrira lurraldetako txapelketak
Gipuzkoako Eskolartekoa martxoan hasi bazen ere, bi saioren falta iritsi zitzaion etenaldia. Urriaren hasieran berrartu zen eta finala urriaren 16an jokatu zen Azkoitian: Aner Peritzek irabazi zuen, eta Naia Arrizabalagak ere lortu zuen Euskal Herriko finala izango zenerako sailkapena.
Uztailean egin zen. aldiz, Bertsularien Lagunak elkartzen dituen hiru lurraldeetako (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa) txapelketa: Haira Aizpuruak jantzi zuen txapela eta berarekin batera Irantzu Idoate zen txapeldunorde.
Gainontzeko probintzietako eskolarteko txapelketak urrian egin ziren. Hilaren 10ean jokatu zen Arabakoa, Murgian, eta Aitor Ugarte gailendu zen bertan. Eukene De Los Aires sailkatu zen bigarren. Bizkaiko Eskolarteko finala urriaren 17an egin zen Arrigorriagan, aurretik hiru kanporaketa saio eginda: Irune Basagoitik eta Leire Vargasek eskuratu zuten finalerako txartela. Pasa den asteburuan jokatu zen Nafarroakoa Etxarri-Aranatzen, Ekhiñe Zapian eta Bittori Elizalde izan ziren txapeldun eta txapeldunorde.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28