Bertso materiala 2020-11-10

Bertso-eskolarako material berria

Bertso-eskolarako material berria
Bertsotan trebatzeko Karta-jolasen bilduma eta 'Orainmenean: Bertsolaritzaren genealogia feministak' argitalpena eskaintzen ditu Bertsozale Elkarteak, bai bertso-eskolentzat, bai interesa duen ororentzat.

Bat-batekoan hasiberriak diren haurrentzako Karta-jolasak argitaratu ditu Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek; elkarteko irakasle lantaldeak sortu ditu. Sei karta-sortarekin osatutako bilduma da. Karta-sorta bakoitza bat-bateko ariketa jakin bat lantzeko da, eta zailtasun mailaren arabera multzokatuta daude: jarritako puntuari kartan agertzen diren oinekin erantzutea, esate baterako; edota errimatzen duten kartak lortzea, eta haiekin kopla ala bertsoa osatzea.

Bertso-eskolek bilduma bana jasoko dute opari Bertsozale Elkartearen eskutik eta horrez gain, ale gehiago eskuratu nahi izanez gero, eskaintza berezia dago bertso-eskolako partaideentzat. Bertso-eskolekin loturarik ez baina jolasa interesatuz gero ere badago lortzeko aukera. Informazio zehatzagoa Bertsozale Elkarteko albistean. 

Orainmenean: Bertsolaritzaren genealogia feministak

III. Lanku Bekaren saridun izan zen proiektutik eratorri da Orainmenean: Bertsolaritzaren genealogia feministak lana. Txakur Gorria sormen kolektiboak ondutako proiektuak emanaldia eta argitalpena ditu euskarri. Ikusezina ikusgarri egiteko ahalegina da lan hau, bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jarri eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridaztekoa. 

Liburuxka prezio berezian eskuratu ahal izango dute bertso-eskoletako partaideek eta gainontzekoek argitalpena eskuragarri dute Lanku Kultur Zerbitzuen online dendan

Liburuxkaz gain, Orainmenean emanaldia taularatu zen aurrenekoz urrian. Bilboko Euskara etxean izan zen ikuskizuna eta Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal eta Ane Labakak jardun zuten kantuan, Amaia Agirreren gidaritzapean. Saioa ikusgai bertsoa.eus atarian, hemen

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu