Bertso-paper lehiaketa 2020-11-10

VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketak baditu irabazleak

VII. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketak baditu irabazleak
2019ko sari banaketako irudia
Beñat Mateos, Aner Peritz eta Oihana Arana dira aurtengo irabazleak. Antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute abenduaren 4an egitekoa zen sari banaketa ekitaldia.

Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak antolatutako lehiaketak parte-hartze handia izan du VII. edizioan ere eta honako lan eta bertso-jartzaileak saritu ditu epaimahaiak:

HELDUEN MAILAN

  1. SARIA: PLURALEAN NABIL. Oihana Arana
  2. SARIA: DENA ONDO DOANEAN. Ekaitz Goikoetxea

 GAZTEEN MAILAN

  1. SARIA: MINAREN EDERRA. Aner Peritz
  2. SARIA: ANE PIRATA. Joar Garate

GAZTETXOEN MAILAN

  1. SARIA: MUSUKOAREN BIZITZA. Beñat Mateos
  2. SARIA: ESKOLAZ KANPOKOAK. Mara Albistur

 GELEN ARTEKO MAILAN

  1. SARIA: SUKARRA ETA PATATUSA. Abaltzisketako herri eskola
  2. SARIA: GABONAK. Larraulgo eskola

Epaimahaia osatu duten kideek jasotako lanen aniztasuna eta kalitatea azpimarratu nahi izan dituzte. “Helduen mailan, esaterako, hamasei lan jaso dira eta gehienei intentzio komunikatibo handia antzeman diegu, sorta jorratzeko orijinaltasun eta dotorezia teknikoez gain”. Antolatzaileek aitortu dutenez, oso pozik daude jasotako lanen kopuruarekin eta lanen nolakotasunarekin eta hurrengo urteetan gaztetxo eta gazteen mailak indartzea izango da helburu nagusia.

Gelen arteko mailan, berriz, Abaltzisketako eskolako ikasleek sortutako Atxusa eta Patatusa sorta izan da garailea eta Larraulgo eskolako ikasleek eskuratu dute bigarren saria, Gabonak izeneko sortarekin. “Urtero moduan, irudimen handiko eta kontakizun ederreko lanak jaso ditugu gelen arteko mailan eta zaila izan da horietatik bi bereiztea”, aitortu dute epaimahaiko kideek.

 

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 4an Zizurkil Goiko kultur etxean egitea aurreikusita zegoen arren, antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute COVID19ak eragindako egoera dela eta. Horren ordez, bertso-jartzaileek euren sortak bideo bidez grabatuko dituzte eta horiek abenduko lehen astean argitaratuko dira Harituzen sare sozialetan zein eskualdeko hedabideetan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu