Bertsoaroa 2020 2020-11-17

'Orainmenean' gaur eta Iruñean

'Orainmenean' gaur eta Iruñean
Kondestable jauregiko Areto Nagusian izango da, hain zuzen ere, aurtengo Bertsoaroko 4.ekitaldia. 'Orainmenean: Bertsolaritzaren genealogia feministak' emanaldia, arratsaldeko 19.00tatik aurrera.

Kantuan izango diren bertsolariak Irati Majuelo, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran izango dira eta gai-jartzaile lanetan berriz, Maite Berriozabal arituko da. Aforoa mugatua egongo da, noski, eta toki guztiak bete arte egongo da bertara sartzeko aukera. Ateak saioa hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, 18.30tan.

Orainmenean: Bertsolaritzaren genealogia feministak Txakur Gorriak Sormen Kolektiboak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean sortutako ikuskizuna da. Ikusezina ikusgarri egiteko ahalegina, bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jarri eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridaztekoa. Emanaldiaz gain, argitalpena ere du euskarri Txakur Gorria kolektiboaren edo Lanku Kultur Zerbitzuen online dendan eskuragarri dagoena. 

 

Aste honen amaieran bada beste ekitaldi bat ere. Larunbatean, azaroaren 21ean, "Bertso jasa, bat-bateko jolasa" haurrentzako bertso tailerra esakiniko dute Saats Karasatorre eta Saioa Alkaizak. 11.30tan izango da, Mendillorriko Civivoxean. 8-12 urte artekoentzat da saioa eta izen ematea beharrezkoa da nafarroa@bertsozale.eus helbidean edo 948143747 zenbakira deituta. Tokiak mugatuak dira eta azaroaren 18a baino lehen abisatu beharko litzateke. Ez galdu aukera!

 

Nafarroako Bertsozale elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Bertso Aroa zikloaren baitan hainbat saio eta ekitaldi antolatu dira azaroaren 26a bitarte, beti ere behar diren neurri guztiak betez, aforo mugatuekin eta erantzukizunez jokatzeko deia eginez. Bertsoa.eus atarian jarraipen berezia egingo da datozen asteetan zehar. 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa