Mintzola Mintegia 2020-11-17

Aurten ere UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute ekimena. Bi erakundeok zuzenean sustatutako ikerketak edota beste zenbait ikertzailek beren ekimenez garatutakoak ezagutzeko aukera ematen du saioak.
Zaintzaren ekonomia eta euskal kultur sorkuntza: bi ikusezin, elkarri begira. Lehen hurbilpen baterako, bertsolaritzaren kasua aztergai ontzen ari den Maialen Akizu, Bertsolaritzaren erresistentzia funtzio belaunaldi desberdinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte hartzailea proiektua aurkeztuko duten Ines Huarte eta Leire Amenabar, edota Bertsolaritzaren autonomia estetiko baten bila: distortsioak eta arrasto batzuk lanaren egilea den Kepa Matxain izango dira hizlari, besteak beste. Bertso-eskoletako kantaeraren lanketari buruz ere ariko da Maddi Soroa.
Bestalde, Pello Mari Otaño Beka eskuratu duen Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa ikerlanari buruz ariko dira Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko Mikel Artola eta Unai Mendizabal.
Informazio gehiago, www.mintzola.eus atarian.
Gogoratu, aurrez aurreko saioa izan ohi dela, baina distantzia eta tokia zaindu behar diren egungo egoerak streaming bidez eskaintzera eraman gaituela: 17:45ean hasiko da saioa, beraz, azaroaren 26an, eta www.mintzola.eus atarian eskainiko zaizue, online.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28