Bertsoaldi sorta 2020-11-25

Bertsotan ere islatzen den errealitate gordina

Bertsotan ere islatzen den errealitate gordina
Azaroak 25 salaketaz jositako eguna da Emakumearen aurkako indarkeriak aurpegi asko izan dituelako eta izaten jarraitzen duelako oraindik ere zoritxarrez. Bertsoa.eus atarian Emakumearenganako indarkeria gaitzat duen bertsoaldi sorta bat bildu nahi izan dugu.

Beldurretatik bizipenetara eta hitzetatik kolpeetara. Kalean, parrandan, etxean edota lantokian. Forma askotarikoa da emakumeek bizi behar izaten duten indarkeria. 

Pertsonaia eta protagonista ezberdinen ahotik kantatzea tokatzen zaien heinean, bertsolariek ere rol bat ala bestea hartu beharra izaten dute bertsoaldiaren arabera eta hala bortxatua izan den emakume, lekuko izan den haur edo beldurra gorpuzten duen gizon baten paperetik aritu daitezke. Argi dagoena da, gai hau tartean denean, ahots atseginik ez dagoela ez bertsolari eta ez ikuslearentzat. 

 

Oihana Bartra eta Amaia Agirre - Durango - 2015

Gaueko ordu txikitan bakarrik etxeratzeko beldurra, etxera lagunen batek lagunduta ala telefonoa belarri ondoan jarrita ibili beharra... Ba al dago hori baino indarkeria errotuagorik? Jarraian festa berekoak izan zitezkeen bi bertsoaldi eta parez pare jarri daitezkeen bi testigantza. 

Jone Uria - Bilbo - 2016

 

Uxue Alberdi - Elgoibar - 2019

Kalean, eskolan, etxean, telebistan... entzun eta ikusten denak guztiengan uzten du arrastoa horrek, familiako txikienengan ere. Alabak amari: "Aita eta anaia gizonak direla ohartu naiz. Ez digute ezer egingo, ezta?". 

 

Alaia Martin - Iruñea - 2017

Haurrak ere izaten dira erasoen biktima eta lekuko zuzen. Garrasiak, irainak edota zaplastekoak hurbiletik ezagutu behar izan dituzte familia batzuetan, izan amarengana zuzendutakoak, izan haurrenganakoak ere. Alaia Martinek, horietako baten paperetik, ezkutatzea erabaki zuen egun hartan. 

 

Igor Elortza eta Maialen Lujanbio - Barakaldo - 2013

Behar den babesa eta laguntza jasotzea ezinbestekoa da iraganeko zauriak itxi eta gertatua atzean uzten joateko. Iragana eta oraina banatu ezinak izaten dira maiz, ordea, eta momentu horietan ondo etortzen da besarkada bat emango dizun edota musuzapia luzatuko dizun norbait ondoan izatea. 

 

Unai Iturriaga - Barakaldo - 2009

Inguruneak sortzen ditu baldintzak baina errua pertsona bakarrarena da, erasotzailearena, eta horretan zalantzak ez du lekurik. Haren emaztea hil duen hitzailearen paperean jartzen ausartu zen Unai Iturriaga. 

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu