EHUko Udako ikastaroa izango da abuztuaren bukaeran 2009-07-29

"Ekarri ahal izateko"

Beñat Zamalloak "Sormen gaitasuna kitzikatuz" ikastaroari buruzko erreportajea idatzi du. Karlos Aizpurua eta Pello Añorga elkarrizketatu ditu.
 Abuztuaren 17, 28 eta 29an "Sormen gaitasuna kitzikatuz" izeneko ikastaroa izango da Donostiako Miramar jauregian. Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute ikastaroa. Beñat Zamalloak ikastaro horri buruzko erreportajea idatzi du gaurko Berriarako. Bertan, Karlos Aizpurua eta Pello Añorga elkarrizketatu ditu. Biak ariko dira hizlari moduan ikastaroan.

 Karlos Aizpurua sormenaren transmisioari buruz ariko da bere hitzaldian. Bertso-eskola askotan aritu izan da irakasle moduan, eta gertutik ezagutzen du bertsolaritzaren transmisioa. Bere ustez sormena ez da transmititzen, "aktibatu" egiten da. "Bertso eskoletan egiten dena hori da: jolas, ariketa eta gogoeten bidez sortzeko ahalmena garatu". Horrez gain, bere ustez oraindik badago zer hobetua bertsogintzaren transmisioan. "Bertsolaritza landu eta pentsatu dutenak puntako bertsolariak izan dira. Horiengandik ez dugu jaso landako lan hori: euren bakardadean, txapelketa dela-eta zer landu duten. Hori oso baliagarria izango litzaiguke bertso eskoletan irakasten gabiltzanoi".

 Pello Añorgak azkeneko egunean hitz egingo du, "Sormenaren hamar urratsak, aurrera eta atzera" hitzaldian. Bere ustez ezinezkoa da sormena irakastea. "Zuk horretan sinesten duzu, horretan lan egiteko prest zaude, eta hori egiten duzu besterik gabe. Horri heltzen diozu zuretzat garrantzitsua delako".

 "Bertsoak eta..."

 Bestalde, orrialde berean Xabi Payaren iritzi-artikulua dator. Ikasturteko azkeneko artikulua denez, testamentua idatzi du. Landu ez dituen gaiak aipatu ditu labur-labur, datorren ikasturtean lantzeko esperantzan. Honelaxe dio azkeneko puntuan: "bertsolaritzari buruzko gogoetak astero Euskal Herriko egunkaririk nazionalenean agertzea eskertzeko egitasmoa den arren, batzuetan izan dut kanika globalizatzen ibiltzearen sentsazioa".

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa