Durangoko Azoka 2020-12-01

Bertsoaren taupadak ez du huts egingo aurtengoan ere

Bertsoaren taupadak ez du huts egingo aurtengoan ere
Aurtengo Durangoko Azoka ezberdina izango da eta Landako gunea jende gabe egongo bada ere, internet bidez hamaika liburu eta argitalpen erosteko aukera egongo da. Bertsoa.eus atarian bertsolaritzarekin lotutako ekoizpenak bildu nahi izan ditugu.

Abenduaren 4tik 8ra izango da 55. Durangoko Azoka, euskal kultura babestu eta parte hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa den garai hauetan. Pasa den astetik ikusgai daude www.durangokoazoka.eus atarian dendan izango diren ekoizpenak; baita hitzaldien eta emanaldien egitaraua ere. 

Bertsozale Elkartearen eskutik

- Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak liburua. Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua. 2001. 

- Jasota Bezala. Xabier Amuriza. 2018.

 

Lanku Kultur Zerbitzuak

- Orainmenean: Bertsolaritzaren genealogia feministak. Txakur Gorria sormen taldea. 2020.

- Houston. Arazotxo bat daukagu. Andoni Egaña, Joxerra Garzia eta Malen Amenabar. 2019. 

- Bertsoren harria. Koldo Izagirre. 2019.

- Buruz buru argitalpena. Hainbat egile. 2018.

Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik: posterra. 2018.

 

Bertsolari Aldizkaria

- Hainbat ale erosteko aukera egongo da, tartean baita NORK eta NORI komikiak ere. 

 

Gainontzekoak

*UPV/EHU - Kultura ez da bat-batekoa: bertsolaritza aztergai. Bertsozale Elkartearen enkarguz, eta Mintzolaren bitartez egindako ikerketa lan baten emaitza. 2019.

*UEU: Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen. Ane Labaka eta Miren Artetxe. 2019.

*Susa: Kontrako Eztarritik: emakume bertsolarien testigantzak. Uxue Alberdi. 2019.

*Oskia Karrera: Bertsoak Argazkitan. Oskia karrera. 2020.

*Ataramiñe kultur elkartea: Hamaika desio utopiarakoGure memoria, gure historia. Ibon Muñoa Arizmendiarrieta. 

*Elkar: Koplakariak. Korrontzi eta Xabier Amuriza. 2020.

*Elkar: Berrehun urtez bertsotan : bilduma. Xabier Lete. 2020.

Horrez gain, abenduaren 7an Eli Pagola eta Manex Pagolak “Bertso musikatuak” diskoa aurkeztuko dute arratsaldeko 18.00tan. 

 

Beraz, interesa duen orok bertan izango du nahi duena erosteko eta euskal kulturari bere taupada eskaintzeko aukera. Sartu eta begiratu! 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa