Larunbatean, urtarrilaren 26an 2008-01-22

Bertso Bertsioa Bertso Egunean

Bertsoa/bertsioa, orijinala/kopia, autentikoa/imitazioa, erreproduziblea/irreproduziblea, autoretza/jabetza konpartitua (copyright/copyleft), plagioa, aipuak…

2008ko urtarrilaren 26an, larunbata, XXXIX. Bertso Eguna antolatuko da Donostian. Era askotako hogeita hamazazpi edizio ezagutu ditu Bertso Egunak (edo Bertsolari Egunak, bietara deitu izan baitzaio) 1967an Uztapideri eskaini zitzaion hartatik hasita. Donostian eta San Sebastian Egunaren inguruan antolatu ohi da, bertako Udalaren babesaz, lehen KTE-ren bidez, orain Donostia Kulturaren bitartez.

Hiru atal izango ditu:
 12:00etan, Bertsoa Kalez Kale Alde Zaharrean.
 18:00etan, Bertso Bertsioa Kursaaleko Areto Nagusian.
 21:00etan, afaria eta festa Martin Berasategi Kursaal jatetxean.

BERTSO BERTSIOA

Aurtengo Bertso Egunerako hautatutako gaia definitzen erraza ez bada ere, bertsolaritzari eta bertsogintzari estuki lotuta dauden zenbait kontzepturen eta egungo sorkuntza globalean ere eztabaidagai diren zenbaiten inguruan izatea proposatzen dugu. Honakoak lirateke, adibidez, kontzeptuok (zenbait bikote antagonikoak dira berez eta beste zenbaitek ez dute zertan izan): Bertsoa/bertsioa, orijinala/kopia, autentikoa/imitazioa, erreproduziblea/irreproduziblea, autoretza/jabetza konpartitua (copyright/copyleft), plagioa, aipuak…

Kontzeptu orokorregiak diruditen arren bertsogintzari dagokion kasuan ere oso presente daudela esan daiteke. Nitasuna, hau da, nor izatea edo halakoren imitatzaile izatea, adibidez, oso presente legoke. Edo beste hau: Nork sortzen du? Posible al da sortzea aurreko erreferentziarik gabe? Beraz, zein da sortzailea, ni ala gu?…

Azalpen labur honetatik saioa oso kontzeptuala izan daitekeela ondorioztatzerik badagoen arren, asmoa, bertsoan eta bertsolariengan oinarritutako saioa izatea da (gainerako elementuei uko egin gabe: bideoa, musika, mugikorrak…). Eszenaratzeari buruz ere badugu zenbait ideia: partaideak, bertsolari zein gai-jartzaile,  itzaletan mantenduz mikro aurrera joango diren arte (axola du edo ez du nork egiten duen zer?).  Nortasunik eta izenik ere ez dute izango, zenbakiz edo kolorez (barra-kode bat bailitzan) izango dira deituak eta publikoaren aurrean agertzen direnean izango dira identifikagarri.




EGITARAUA

2.1.- Ekitaldi aurrekoak: 12:00-14:00 / 17:15-17:45

Ordua : 12:00-14:00
Lekua: Donostiako Alde Zaharra.
Bertsoa Kalez Kale: bertsolariak, soinujoleak eta zaleak.

2.2.- BERTSO BERTSIOA ekitaldia

Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Kursaaleko areto nagusian

Bertsolariak: 20 bertsolari
Gai-emaileak: 6 gai-jartzaile ezagun
Kolaboratzaileak: Logela taldea
Gidoia eta gaiak: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Josu Goikoetxea eta  Xabino San Sebastian.

2.3.- Afaria eta festa Kursaalen

Ordua: 21:00etan
Lekua: Martin Berasategi Kursaal

Bertsolariak, trikitilariak…

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu