Izeta sariketa 2020-12-22

Abenduaren 27an jokatuko da Iruritan IX. Izeta Sariketa

Abenduaren 27an jokatuko da Iruritan IX. Izeta Sariketa
Egun bakarreko sariketa izango da; goizean kanporaketak eta arratsaldean finala. Guztira 16 bertsolari gaztek hartuko dute parte IX. Mariano Izeta Bertso Sariketan.

Heldu den igandean jokatuko da, Iruritako Gizarte Bilgunean. Egun osoko egitaraua antolatu dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak: goizean bi kanporaketa izango dira, zortzina bertsolarirekin. Hortik sei sailkatuko dira arratsaldeko finalerako. 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte. 

Lehen kanporaketa. 11:00etan

  • Patxi Castillo (Bera)
  • Bittori Elizalde (Iruñea)
  • Irati Majuelo (Iruñea)
  • Aitor Irastortza (Azpirotz)
  • Egoitz Gorosterrazu (Ituren)
  • Ainara Ieregi (Barañain)
  • Mikel Lasarte (Barañain)
  • Beñat Astiz (Barañain)

    Gai-jartzailea: Maialen Belarra

 Bigarren kanporaketa. 12:45ean

  • Sarai Robles (Barañain)
  • Amaia Lasheras (Barañain)
  • Endika Legarra (Iruñea)
  • Etxahun Azkarraga (Etxalar)
  • Xabat Illarregi (Leitza)
  • Ekhiñe Zapiain (Bera)
  • Idoia Granizo (Altsasu)
  • Ekain Alegre (Altsasu)

    Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea

Finala. 17:30ean

  • Lehen kanporaketako irabazlea
  • Bigarren kanporaketako irabazlea
  • Puntuazioaren arabera 1.goa
  • Puntuazioaren arabera 2.ena
  • Puntuazioaren arabera 3.ena
  • Puntuazioaren arabera 4.ena

  Gai-jartzailea: Ander Aranburu

 

Pandemia egoeraren ondorioz, aforoa mugatua da, eta aldez aurretik banatuko dira sarrerak. Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian erosi beharko dira, abenduaren 27ko 15:00ak arte. Egunean bertan, saldu gabeko sarrerarik geldituko balitz, 16:00etan irekiko litzateke txarteldegia.

Goizeko bi kanporaketetarako sarrera librea da, baina aforoa kontrolatzeko neurriak direla eta, derrigor erreserbatu beharko da tokia, aldez aurretik nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatzita, eta izen-abizenak eta kontakturako telefonoa utzita.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak