Aldaketa 2021-01-19

Maiatzean egingo da Bertso Eguna Hazparnen

Maiatzean egingo da Bertso Eguna Hazparnen
Maiatzaren 22an egingo den hitzordurako sarrerak eskuragai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrera erosia dutenekin harremanetan jarriko da Bertsozale Elkartea. Iruñeko eta Getariako hitzorduek aurrera jarraitzen dute: otsailaren 13an eta martxoaren 27an izango dira.

Lapurdin egun dauden neurrien arabera, antzokiek itxita egon behar dute eta ez dago kultur ikuskizunik egiteko aukerarik. Hori horrela izanda, urtarrilaren 30ean Hazparnen izan behar zuen Bertso Eguna maiatzaren 22ra atzeratuko dela iragarri du Bertsozale Elkarteak. Leku berean izango da, Mendeala gelan; baina ordubete lehenago, 17:00etan.

Sarrera erosia dutenekin harremanetan jarriko da elkartea, eta erosleei dirua itzuli edo maiatzeko saiorako sarrera gordeko zaie. Berriro agendan kokatutako hitzordurako sarrerak eskuragai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Iruñekoa eta Getariakoa, otsailean eta martxoan

Otsailaren 13an Iruñeko Gayarren izango da, honenbestez, egingo den lehen Bertso Eguna: Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira ariko dira kantuan; Ainhoa Larretxea izango da gai jartzen. Getariako Balenciaga museoak hartuko du martxoaren 27koa; Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabal lemazain dutela.

Bi emanaldiak Internetez zuzenean nahiz aurrez aurre ikusi ahal izango dira: modu baterako zein besterako sarrera eskuratu behar izango da. Aukeren arabera salneurria ezberdina izango da, eta bazkideek eta gazteek merkeago eskuratu ahal izango dituzte.

Emanaldiak Internetez jarraitu ahal izango dira zuzenean, Bertsoa.eus atari honetan bertan; horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira.

Aretoetarako sarrerei dagokienez, Iruñeko sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira urtarrilaren 21era arte, eta, ondoren, www.teatrogayarre.com webgunean. Getariako saiokoak www.bertsosarrerak.eus atarian lortu ahal izango dira, baina herrian bertan ere jarriko dira: Getariako Turismo Bulegoan, zehazki, otsailaren 1etik aurrera.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra