Hitzetik Hortzera 2021-01-27

Aissa Itxausti eta Eneko Arraterekin izandako elkarrizketa osorik

Aissa Itxausti eta Eneko Arraterekin izandako elkarrizketa osorik
Aissa Itxausti eta Eneko Arrate bertsolari eta antzezleekin elkartu ginen azkenengo Hitzetik Hortzerako programan. Ikusi bikote bizkaitarrak esandakoa eitb.eus atarian.

Bertsozale txikienei zuzendutako Urpekakariak proiektu berriarekin dabiltza  Aissa Intxausti eta Eneko Arrate herriz herri azkenaldian. Bertsoa, kantua eta bat-batekotasuna ezinbesteko oinarri dituztela, umeentzako antzerkiak egin dituzte batera azken urteotan. 

Urpekakariak Lanku Kultur Zerbitzuen proiektua da, eta Ane Labakak eta Miren Amurizak eginiko gidoia du oinarrian. Modu umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitateaz edo genero rolez hausnar dezaten zirikatzea da emanaldi honen helburua. Emanaldi honetan Galtzerdi eta Leopardo izeneko umeen paperean sartzen dira Aissa Intxausti eta Eneko Arrate, igerilekuan dauden bi ume bihurrirenean. Umorea lehengai hartuta, hitzekin eta bertsoarekin gozatzera daramatzate etxeko txikienak ere.

Munitibarko ikuskizunaren egunean elkartu ginen beraiekin eta hemen ikusgai dituzue bi protagonistek esanak. 

Eta programa osoa ikusi nahiz gero, EiTB Nahieran aurkituko duzue. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza