Astebururako planak 2021-02-12

Zer plan astebururako?

Zer plan astebururako?
Asteburuan ere bertsolaritzaz gozatzeko aukera egongo da han eta hemen. Hemen begirada bat asteburuko agendari eta ea zuen etxe inguruan saio edo ekitaldirik antolatzen den eta bertaratzeko aukera duzuen.

Aurreneko saioa gaur bertan, arratsaldeko 18.00etatik aurrera izango da Altzon, baina aste hasieran abisatu bezala, gonbidapenak agortuta daude dagoeneko. Plaza biziberritzen egitasmoaren baitan antolatzen den "Eskolatik Plazara" ekimenaren hirugarren eta azken saioa izango da. Imanol Artola "Felix" izango da gai-jartzailea eta kantuan arituko dira Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Aner Peritz, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio.

2021eko lehenengo bertso eguna izango da bihar, larunbatez, Iruñean. Gayarre antzokira bertaratzeko 150 sarrera berri jarri dituzte gaur goizean. Internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da ere eta horretarako www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ditzakezue sarrerak (3 eta 5 eurotan). Saioan Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira eta Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko dute parte emanaldian.

Bihar, hala ere, beste bi emanaldi berezi izango dira Euskal Herriko beste bi herritan. Aurrena, Goizuetan, Kontzertu bat bertsotan emanaldia eskainiko dutte Eli eta Manex Pagolak. 18.30etatik aurrera izango da hori. Usurbilen izango da bigarrena eta Sutegin, 18.00etatik aurrera, Erradikalak ginen emanaldia ikusteko aukera izango da Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen eskutik.

Igandean Legorretako Herri Antzokian Koplariak Koplari hitzaldi musikatua eskainiko dute Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranek. 19.00etatik aurrera izango da.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta