Hitzetik Hortzera 2021-02-11

Etxepare Rap proiektuaz, Hitzetik Hortzera

Aste honetako programan, Imanol Epelde zarauztarrarekin elkartuko gara. Bera da Etxepare Rap proiektuaren sortzailea eta, besteak beste, proiektuaren hastapenez, helburuez eta abestien sormen prozesuaz ariko gara solasean berarekin. Hitzetik Hortzera, aste honetan larunbatean soilik ETB1en, eta ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Ofizioz euskara irakaslea da Imanol Epelde, baina ez nolanahiko irakaslea. Ikasleekin euskal literaturako testuak irakurtzen ari zela etorri zitzaion musika gehituz letra horiek beste modu batean lantzearen ideia. Horrela sortu zen Etxepare Rap. Autore garrantzitsuen testuak hartu eta kantu bihurtzen ditu zarauztarrak, tartean, hainbat bertsolariren testu eta bertsoak ere bai. 

Zarautzen elkartu gara Imanolekin, berak kontzertuetarako entseguak egiteko erabili ohi duen lokalean. Hamaika abesti batzen ditu dagoeneko Etxepare Rap proiektuak, eta datozen garaietarako ere ideiak baditu irakasle zarauztarrak. Beharrezko materiala hartu eta nola sortzen duen azalduko digu aste honetako Hitzetik Hortzeran. 

Tolosa eta Hernani

Etxepare Rapen abesti eta bideoklipen zatitxoak entzuteaz gain, Tolosan Atariak urtero antolatzen duen saioan eta Hernanin izango gara: Bertsolataren egitarauaren baitan antolatu zuten bertso traman, hain zuzen ere. Aste honetako Kuttuna Garazi Astrain Altzoko bertso-eskolako kideak ekarriko digu, eta Miren Artetxek Elgoibarren osatu zuen pasapalabra feminista gogoratuko dugu berarekin. 

Hitzetik Hortzera: aste honetan larunbatean soilik ETB1en, 21:00etatik aurrera, eta ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu