150 sarrera 2021-02-12

Bertso Eguna bertatik bertara jarraitzeko gogoz bazaude, zorionekoa zu: 150 sarrera gehiago jarri dira Gayarre Antzokian salgai bihar izango den Bertso Egunerako. Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Nafarroako Gobernuak toki kopurua handitzeko baimena eman berri dio emanaldiari, eta, beraz, Bertso Eguna antzokian bertan jarraitu nahi duenak sarrerak eskuratzeko aukera du berriro: Gayarreko leihatilan eta www.teatrogayarre.com webgunean izango dira - zehazki, hemen -.
Bestalde, gogoratu online ikusteko sarrerak ere badaudela: www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira horiek.
"Errealitateei beste ikuspuntu batzuetatik"
18:00etan hasiko da Bertso Eguna Iruñeko Gayarre Antzokian. Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira oholtzan. Ez dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko baitute parte emanaldian.
"Errealitateei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantatuko diegu. Abiapuntuak egiten baitu gaia, kantatzeko hautatu dugun lekuak aldatzen baititu esanahiak, kolektiboan aritzeak aldatzen baitu bakarka marraztu dugun errealitatea" aurreratu du aurrelanean aritu den Saioa Alkaizak.
2021eko lehen Bertso Eguna izango da Iruñekoa, martxoan eta maiatzean ere izango baitira, Getarian eta Hazparnen; emanaldiotarako sarrerak ere jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Saioaren inguruko informazioa, hemen.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28