Bertso Egunak 2021-02-16

360 zale elkartu ziren Iruñeko Gayarre Antzokian 2021eko lehen Bertso Eguna bertatik bertara jarraitzeko, eta 40 bat ikus-entzule izan zituen online.
Forma geometrikoez inguratuta aritu ziren kantuan Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak, Ainhoa Larretxea gai-jartzaileak proposatutako bidetik: mundu paralelo eta errealitateak izan zituzten hizpide, besteak beste, etxeko animalien eta estralurtarren lekutik aritu ziren. Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere bertso sorta banarekin hartu zuten parte emanaldian, Araitz Bizkai gitarra-jotzailearen laguntzarekin.
Martxoaren 27an Getarian eta maiatzaren 22an Hazparnen izango dira hurrengo Bertso Egunak: www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai sarrerok.
Hemen larunbateko bertso saioko argazkiak.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu