Hitzetik Hortzera 2021-02-18

Bertsolari aldizkariak 30 urte, Hitzetik Hortzera

30 urte beteko ditu aurten Bertsolari aldizkariak. Aldizkariaren sortzaile izan zen Joxean Agirre eta gaur egun edizioan dabilen Beñat Hach Embarek elkartuko ditugu aste honetako programan, 30 urte hauetako bitxikeriez, aldaketez eta askoz gehiagoz solasteko asmoarekin. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

Bertsolari aldizkariaren ibilbidearen hasieran ezinbesteko izan zen Joxean Agirrek eginiko lana, eta berarekin batera hasierako urte horietako esperientziak ezagutuko ditugu. Orain, esku gazteagoek kudeatzen dute Bertsolari: Beñat Hach Embarek arduratzen da urtaro bakoitzeko edizioaren koordinazioaz.

1991ko udaberrian argitaratu zen Bertsolari aldizkariaren aurreneko alea, azalean Mañukorta bizarra egiten ageri zena. Ordutik, 120 ale argitaratu dituzte, eta azaleko argazki bereziak bihurtu dira aldizkariaren sinbolo. Ale bakoitza urtaroz urtaro berezi egiten duten aniztasun, atal eta ezaugarriak ezagutuko ditugu aste honetako Hitzetik Hortzeran.

Tolosa eta Getaria

Horrez gain, plazak eskainitako ale onenak ere eskainiko ditugu, nola ez. Aste honetan Tolosako saioaz gain, Getariako saioko hautaketa ere entzuteko aukera izango dugu; baita Iruñeko Bertso Eguneko aleren bat ere. Bertsoaldi Kuttunaren atalean, ALBEko kide den Peio Lago gazteak azken Txapelketa Nagusiko finalera eramango gaitu; Aitor Sarriegiren bakarkakora, hain zuzen ere.

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu