I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa 2021-02-22

Aste honetan bukatzen da bertso sortak bidaltzeko epea

Aste honetan bukatzen da bertso sortak bidaltzeko epea
Argazkia. /XDZ
Igandean, otsailaren 28an, bukatukko da I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketara zuen bertso sortak bidaltzeko epea. Zeren zain zaude?

Bertsularien Lagunak elkarteak antolatzen duen lehen Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa da aurtengoa eta parte hartzeko azken egunetan sartuak gara jadanik.

Euskal Herri osoko bertsolariei zuzendua eta bi kategoriatan banatuta dago lehiaketa: gazteen saila, 16 urte artekoak, eta helduen saila, adin horretatik gorakoak. 

Martxoaren 20an jakinaraziko da epaia. Helduen sailean 300, 200 eta 100 euroko sariak izanen dira eta gazteen sailean ere hainbat sari eskuratzekko aukera izanen da. Jarraian baldintzei buruzkko xehetasun eta informazio gehiago.

Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Izan ere, tradizioz, Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan oro har, bertso idatziak leku handia izan du. Tradizio hori bermatu eta hedatu nahi da, Aitor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntzan eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu