Bertsoaldi sorta 2021-02-23
Herri batzutan goizago eta beste batzutan beranduago, batzuetan handiago eta bestetan xumeago baina Euskal Herriko txoko guztietan dira bereziak ihauteri egunak. Mozorroaren aukeraketa urteroko buruhauste atsegin bat bilakatu da eta nahiz eta batzuei mozorro kontuak eta karnabalak ez gustatu, alaitasuna nagusi izaten da aratuste garai hauetan.
Bertsoek ere protagonismo handia hartzen dute han eta hemengo ospakizunetan eta urtero arrakastatsuak izaten diren saioak antolatzen dira ihauterien karietara. Aurten, tamalez, gehienak bertan behera gelditu behar izan dira, denok ongi ezagutzen ditugun arrazoiengatik, eta pena piskat baretze aldera hona hemen gure biltegian aurkitutako bertsoaldi batzuk.
Tolosa 1993-02-06
Ia hiru hamarkadaz atzera egingo dugu aurrenekoarekin. Oso entzutetsuak dira Tolosako ihauteriak eta kasu honetan ihauterietako doinuan aritu ziren Peñagarikano eta Murua. Galtzaundiren doinuan hain zuzen ere.
Nafarroan ere ohitura eta berezitasun handiko ihauteriak ospatzen dituzte herri batean baino gehiagotan eta horietariko bat da Ituren. Iturenen gainera bertso afari garrantzitsu bat ospatzen da urtero eta bertso saio gogoangarri bat baino gehiago utzi ditu teilatupe horrek. 2013. urtean, Iker Zubeldia eta Julio Soto joaldunez jantzita agertu zirenekoa.
Aste bete beranduagokoa da hurrengo bertso saioa. Hondarribian, afaria ostean, publiko mozorrotuaren artean... ea nola moldatu ziren eguneko protagonistak.
Libertimendua antzerkia, dantza eta bertsoa batzen dituen sormen ikuskizuna da. Bertsoek protagonismo berezia dute eta ihauteri garaian egiten diren emanaldi hauetako pertsonaia ezibesteko dira.
Tolosara berriz buelta baina aztera hainbeste urte egin ordez duela gutxi izandako bertso saiora. Iaz Koronabirusaz mozorrotu ziren Sustrai Colina eta Andoni Egaña, baina aurten zer? Azkar ahaztu zaizkigu iazko irri eta arinkeriak...
Algortan mundiala, mozorro artean maiz
Algortan ALBEk antolatzen duen bertso saio mundiala saio berezienetarikoa izaten da urteko agendan. Bertsolariak sarri, inoiz egin gabeko ariketetan jartzen dituzte, atrezzo eta mozorroekin lagunduta, noski.
Kasu honetan 2013ko ediziora egingo dugu jauzi. Fredi Paia loti ederraren paperean egongo da eta nor izango da gai musu bat beharrean bertso batekin esnatzeko Fredi?
Gipuzkoako Txapelketa - Eli Pagola Apezetxea 2024-09-24
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-09-19
Larunbat honetan hasiko da denboraldi berria 2024-09-12
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024 2024-09-06
Asier Azpirozí jarritako gaia 2024-09-03