Bertso Udalekuak 2021-02-24

Hezitzaileen izen-ematea, astelehenetik aurrera

Hezitzaileen izen-ematea, astelehenetik aurrera
Maiatzaren hasieran erabakiko du Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuekin aurrera egin ala ez; oraingoz, hezitzaileen izen-ematea abiatuko du.

Iaz ezin izan zen eta ea aurtengoan aukera dagoen. Bertsozale Elkartea Bertso Udalekuak antolatzeko lanetan hasia da. Egin ala ez egin egoeraren bilakaeraren araberakoa izango dela azaldu du elkarteak, eta behin betiko erabaki hori maiatzaren hasieran hartuko dela. Udalekuek, ordea, aurrelan handia eskatzen dutela ekarri du gogora elkarteak, are gehiago aintzat hartu beharreko ezohiko neurriak ere tartean izango direla jakinda, eta ondorioz, prestaketa lanetan hasiak dira antolatzaileak.

Hezitzaileen izen-ematearekin hasiko dira. Martxoaren 1ean, 10:00etan, abiatuko da; www.bertsozale.eus atarian izango den izen-emate orria bete beharko da horretarako. Hezitzaileek begirale, zuzendari, sukaldari ala praktiketako begirale gisa eman ahal izango dute izena, ondoen egokitzen zaien udalekuetako txanda ere aukeratuta. Martxoaren 14an amaituko da epea, eta apirilaren hasieran emango zaie beren izen-ematearen egoeraren berri. Apirilean lantaldearen osaketaren berri emanda, maiatzaren hasieran jakinaraziko zaie hezitzaileei udalekuak egingo ote diren ala ez, eta maiatzaren 22an izango litzateke prestaketa saio edo egun-pasa.
 
Haurren izen-ematea ez da oraindik abiatuko, udalekuak egingo direla ziur jakin arte; maiatzean izango da hori, eta orduan abiatuko litzateke haurren izen-ematea.

 

Zortzi txandako udalekuak

Bost txanda egin ohi dira, baina aurtengoan lagun eta egun kopuru gutxiagoko egonaldiak antolatu dira; horregatik, zortzi txanda dira. Sopelan eta Zuhatzan txanda bana, eta Orion, Uitzin eta Amaiurren, bina. Guztiak bost egunekoak dira eta uztailean izango lirateke. Txanden inguruko informazio gehiago, hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri